Larrabetzuarrok jaietan parte hartzea bultzatzeko saria da Paskuala eta Matxin saria.
Gutxienez 5 ekitalditan parte hartu beharko da: Kantuz kantu/ Txupinazoa/ Pintxo dastaketa/ Koneju txapelketa/Triatloia.
Baina horrek ez du esan gura Paskuala eta Matxin sarira aurkezten ez denak ezin duela aipatu ekitaldietan parte hartu.
Gura duen guztiak parte hartu lezake ekitaldi guzti guztietan, banak, bina, hirunaka zein hamarnaka.
ZUZENKETA: Jaietako egitarauan agertu dugu Paskuala eta Matxin sarietan parte hartzeko gutxienez 8 lagun behar direla, 4 andrazko eta 4 gizonezko. Herritar askok esan deuskue eurek 8 barik 6 direla edo 6 andrazko eta 2 gizonezko. Hori kontuan hartuta, arauetan aldaketa sartu dogu: Taldeak pertsona 1 baino gehiagokoak izan beharko dira.