Kategoriak
larrabetzutik

zer gertatu da Larrabetzun?

maiatzak 27, 2007. Egun historikoa azkenean.

1983tik udaletxean egon den alderdiak, EAJ-PNV, betiko nagusitasuna galdu du gure herrian, Larrabetzun.

Ezker abertzaleak (EAE-ANV) eta IU-Aralak-Independienteek, 200 boto gehiago lortu dituzte batera hauteskunde munizipaletan.

Blog honetan bertan, aurreikusi -gehiago amestu- genuen emaitza gertatu da azkenean gurean: 4-4-1.

PNV-ren gestioak, jarrera, harrokeriak, inposaketa giroak aldaketa ekarri du. IU-Aralar-Independienteen sorrerak, aukera bat eskaini die beti PNVri bozkatutako batzuek ezberdin bozkatzeko. Eta ezker abertzaleak, inoizko emaitzarik onenak -463 bozka EAE-ANV-k- eskuratu ditu.

Lau zinegotzi izango ditu aurrerantzean PNV-k -9 euki ditu azken lau urteetan, 6 edo 5 aurreko legegintzaldietan. 24 urte egin ditu herria gobernatzen. Eta herriak aski da! esan du ozen. Hori damaigute emaitzek. Historikoa izan da.

Ezker abertzaleak, paper garrantzitsua izango du aurrerantzean, PNV-rekin 35 bozka botoko diferentzia baino ez du gaur egun. Orain arte, ia 200 izan direnean gehienetan. Egoera berria sortu da, gazteenek eta herrira bizitzera etorritako hainbat familiak aldatu dutena.

Larrabetzun zer gertatu den badakigu, aurrerantzean zer gertatu daitekeen marrazteko dago, ikusteko, kontatzeko… gogoz kontatu, ikusi eta biziko dugu. Guztion artean.

postdata: Ez da kasualitatea, hauteskundeetako astean bertan, PNV-k badaezpada udaletxean oniritzia eman dio herritarren artean ezinegona eta haserrea piztu duten Arau subsidiario edo Plan Orokorrari. Badaezpada bozkatu eta onartu egin dute. Antza bazekiten zer zetorren. Pozik daude, egon ere, konstruktore, inmobiliario eta zenbait lurjabe eta kazike. Ikusteko dago, horrekin ere zer gertatuko den.

erantzun itzazu 993 “zer gertatu da Larrabetzun?&rdquo-(e)an

Zorionak Larrabetzu eta Euskal Herria!!! Euskal Herriak irabazi dau. Ondo eindako lanak emaitzak emun ditu. Hemendik aurrera be hor egongo gara, lanerako gertu. Aurrera Bolie!!!

Zorionak neure aldetik ere Ezker Abertzalekooi. Aupa zuek!!

Lehengo urtean kanpotik hona bizitzera etorritakoa nauzue ni eta neuk ere, zalantza barik, Ezker Abertzaleari eman diot; ez dago beste hoberik.
Baina, emaitzak ikusita, kezkatxo bat badaukat, edo kezka handia ere izan litekeena: Izquierda Unida-Aralar tandem horretan, ez al dute pisu handiegirik Madrazok eta konpainiak? Kontua da denok dakigula Aralarren eboluzio politikoa zein izan den azken urteotan, eta botererako, dirutarako eta poltronetarako agertu duten zalekeria ikusita, baliteke (goitik aginduta edo ez) alkatetza PNVri ematea ostera ere. Ni neu, behintzat, ez naiz fidatzen.

Edozelan ere, orain ez dute gehiengo absoluturik izango eta ezingo dute nahi duten guztia egin. Alkatetza eskuratuz gero ere, markaje estuagoa sufritu beharko dute. Ea Aralarren eta Izquierda Unidaren ezkertzaletasuna norainokoa den; bi horiek ezkerretik ez dute askorik eta.

TXIRI.

Iruzkin-atala itxita dago.