agit/prop,  teknologia berriak

Tailerrak 2.0

Uda heldu da.

Ikastaroak, udako kurtsoak, unibertsitate eta campusak. Master, kreditu eta enparauak.

Ikasteko gogoa bai, adituak entzuteko apetarik ez ordea.

tailerrak 2.0

Tailerrak 2.0 eskaintza interesgarria.

Gure komunitatea, gure Interneteko presentzia, gure jakintzan aurrera egiteko urratsak. Beharrezkoak. Bide baten hasiera baino ez, abiapuntua alegia.

  • Wikipedian eduki gehiago sartzeko.
  • Blogak egiten ikasi baino, blogekin beste gauza batzuk egiten hasteko. web 2.0 kontzeptua gurera egoki ekartzeko.
  • Podcasting-a zer den baino, zelan egin asmatzeko.
  • Ubuntu bidez, software librean barneratzeko. Jarduteko.
  • Eta uda ostean, irailerako asignatura: bideogintza. Eguzki bideoak kolektiboarekin batera egin beharreko ikastaroa. Interesgarria, oso azken hau.

Izena emateko, parte hartzeko, proposamenak luzatzeko, zabaltzeko, hedatzeko, kezkatzeko… edozertarako sartu hadi wikian.

tailerrak 2.0

8 Iruzkin