Blogari edo kazetari
Duela gutxi irakurri diot Eduardo Perez Orueri -tipo interesgarria, ekonomilaria, eyeOS egitasmoan ere ari da, webgune pila baten sortzaile eta garatzaile- honako esaldi hau. Asko gustatu zait. Arrazoi osoa dauka. Euskaraz ere antzera ari gara.:
Periodistas y bloggers
15 septiembre 2006
La diferencia entre un periodista y un blogger es que el blogger no sabe escribir, pero sabe de lo que habla; y el periodista sabe escribir, pero no sabe de lo que habla.
AsÃ, con una sola frase, he perdido unos cuantos amigos ……
Kazetariak eta blogariak
Kazetari baten eta blogari baten arteko ezberdintasuna: blogariak ez daki idazten, baina zertaz ari den badaki; kazetariak idazten dakien arren, ez daki zertaz diharduen.
Horrela, esaldi bakarrean, hainbat lagun galdu ditut….
Adibideak lokalizatzen
Kinka berean ez ote gauden gu, euskaldunok ere. Kazetaritza tradizionala gero eta urrunago sentitzen dut, bizi dut. Eguneroko irakurle naute hemengo egunkari gehienek, kioskoan bi egunkari gutxienez erosten ditut ia egunero, irratiak entzun ohi ditut oraindik, telebista ez dut askorik jasaten… baina Internetetik urruti samar ikusten ditut gremiokoak. Ez direla enteratzen ez dut esango… baina irakurleari ez diotela asko argitzen esatera ausartuko naiz. Behintzat.
Atzo abiatu ziren Euskal Herria 2.0 jardunaldiak, Artelekun (Donostia). Nire aurrean ikusten nituen kazetariak. Hainbat zeuden. Berriak bi kazetari igorri zituen -kazetari multimedia aldarrikatu zuen alferrik Iban Arantzabalek- edizio digitalerako eta paperezkorako bana. Garak bakarra igorri zuen, bi kronika egin zituena, zein zein baino gehiago gainera!
Eta hombreloborekin nago… sentitzen dut.
BERRIA edizio elektroniko jarraitua | paperezko edizioa
GARA edizio elektroniko jarraitua | paperezko edizioa
Errua gurea, prentsari dena idatzita ez ematearren. Zuek esango didazue. Blogarion kronikaren zai nago orain. Niri gogoak joan zaizkit. Ez blogari ez kazetari, une honetan Obabako musker gura nuke.





Tira, hurrengo baterako badakizu, dena mamurtuta eman edo…Ohituta gaude tamalez horrelakoetara. Berriako edizio jarraituarena da, dudarik gabe, nahasgarriena. Garakoa hobeto.. Baina ez ote gaude gehiegi, hain 2.0 eta internauta izaki,
paperezkoek eta gainontzeko hedabide tradizionalek zer aterako, nola aterako duten begira?
Dena dela, esaldi lapidario horiek ezartzen duten zuri-edo-beltz manikeoaren alde ez nago. Blogaria tresna bat erabiltzen duena dugu. Kazetaria, berriz, mezua molde jakin batzuen arabera idazten duena. Izan zaitezke kazetari ETA blogari, ezta? Izan zaitezke barazkijalea eta sardexka erabili, ezta? Kategoria ezberdinak dira tresnak eta edukiak.
Ados nago Jabirekin. Ez dugu urrutira begiratu behar ondo idazten duten blogariak topatzeko. Idazten ez dakiten kazetariak ere egon badaude. Dena dela arrazoi duzu Patxi, jende gehiegi dago oraindik internet hitza entzunda bekaina altxatzen duena…
Patxiren gogoeta oso intersgarria iruditzen zait; eta Jabiren galdera dilema bere puntuan jartzen du. Ez da oraindik oso aspladikoa blogen sukarra zabaldu denekoa. Kazetarien ikastetak ere (EHUn bederen) es dira oso “zaharrak” Duela 25 urte hasi ziren bertoko aitzindariak. Beraz denbora pixka bat eman diezaiogun gure buruari eta… elkarrekin ikas dezagun. Aktitude 2.0 batekin bada hobe! batek dakiena besteari esateko eta gutxi dakigunok, badakitenengandik ikasiz! Animo denori & segi idazten/ikasten!