Kategoriak
gogoeta.org

Gogoeta eguna(k)

Pentsatu duzue? Hartu duzue atseden? Irakurri dituzue egunotan banatutakoak? Gogoeta eguna deitzen diote gaurkoari. Sarriago beharko genituzke, horrelako atseden egunak, nolabaiteko etena, baina ez hauteskunde makinariari zuzenduta bakarrik, gogoeta egunak edo uneak beharko lirateke lantokietan, kalean, ikasketetan… dena gelditu, eta pentsatzen jartzeko. Beharbada, gauzak hobeto etorriko zitzaizkigulakoan nago. Geldirik nagoen honetan, mundu guztiak lotan jarraitzen […]

Kategoriak
gogoeta.org

-zu espainola zara?

Bukatzeko, –zu espainola zara? galdetu berri dio Arantxa Iturbek Joxe Azurmendiri. Elkarrizketa mamitsua egin diote euskal pentsalariari. Erantzun argiak, maisuarenak eman ditu idazle, irakasle eta pentsalari aparta den Joxe Azurmendik. –Ez. erantzun du Joxek. Labur labur, eta elkarrizketa bukatu da. Bejondeizula, eskerrik asko. Pentsakor geratu naiz, baina kantua amaitu aurretik hau bera galdetzea otu zait. […]

Kategoriak
gogoeta.org

Ni ez naiz Graham Greene

Iñaki Soto adiskideak, aspaldian irakurri dudan zutabe onena idatzi zuen aurreko astean Berria egunkarian. Beragaz komentatzen egon ostean, blogerako aproposa zela aitatu genuen. Hemen eskaintzen dugu berriz ere, eztabaida pizteko asmo zintzoagaz. Graham Greene (1904-1991) idazle britainiarra zen. Garaiko politikaren behatzaile zorrotza izan zen eta, batzuetan, auzi politiko horietan engaiatu zen. Adibidez, II. Mundu Gerraren […]

Kategoriak
gogoeta.org

Montenegron bizitakoa

1992tik egun honen zain zeudela esan zigun atzo, edo herenegun, Andrej Nikolaidis idazleak. 1992an erreferenduma izan zuten montenegroarrek, eta %20ak bozkatu zuen independentziaren alde. Geroztik, burrukan jarraitu dute, bere erara, atzoko eguna etorri eta heldu arte. Eskuratu arte. Ikusgarria zen, zelan ospatu zuten gaueko 10:00etatik aurrera independentziaren aldeko erreferendumaren garaipena. Itzela izan zen benetan. Inoiz […]

Kategoriak
gogoeta.org

Esloveniatik Montenegrora

15 urte beteko dira ekainean Esloveniak independentzia lortu zituenetik. Eta hona etorri gara, Ljubljana hiriburura. Bart gauean iritzi, eta hemen eman dugu goiza. Bertan irakasleko irakasle soziologo baten laguntzarekin ibili gara batera eta bestera, hiria ezagutzearekin batera historia hurbilean murgiltzen. Asko ikasi dugu beragaz, eta biharko elkarrizketa eder bat egin diogu, Gara egunkariak argitaratuko duena. […]