Kategoriak
larrabetzutik

Udaminez

Uda deitzen diogun hori badoa, astiro astiro. Egunak goizean hasi eta ilunkerarekin amaitzen ari zaizkidan aro honetan… ikaratuta nago. Oraindik ez dut uretan segundu bakar bat eman. Ez dute nire besoek igeri egin, ez dut oraindik  itsasoko kresalik, Iratiko urik ezta igerileku ziztrin bateko klororik dastatu. Herrietako jaietara joan barik, txoznetan egon barik, garagardoen aparrik […]

Kategoriak
larrabetzutik

Miren Deun txaidiatik idazten

oharra: mezu hau duela hamar egun argitaratu beharrekoa zen, ziberespazioan galduta ibili da baina. Argitaratu botoia sakatu nuen. Ez zen argitaratu. Ez nuen berriz topatzen. Andra Mari kaletik abiatu, eta gaur itzuli da nire arbelera. Argitaratzea erabaki dut. barka eragozpenak.   Astelehena. Goiz eguzkitsua. Kalera irtetzeko aproposa. Gerizpetan be ondo, ezin hobeto. Egunkariak zabaldu eta […]

Kategoriak
larrabetzutik

Joan da aste hau ere

…eta batzuetan gurago. Izan be, ondo hasten ez den astea, hobe ez hastea. Eta zenbat kosta amaitzea! Ez genuen ondo hasi, baina hartu du tankera, apurka apurka. Egunak joan ahala, eginahalak eta bi izan ditugu, geldi ez gara egon, eta zapatuko gertakizunen zain, adi adi gaude, plazaren bueltan. Asteleheneko kontatu nizuen, mezuak jaso ditut gero, […]

Kategoriak
larrabetzutik

negar egiteko gogoa

Telefonoa goizean. Hartu eta dzzauss! Kolpea belarrira. –Txaber hil dok. Eta ezin sinestu.  Ezin sinestu, aurreko astean agurtu duzun laguna, joan egin dela. Ezin sinestu, ahotsean zerbait daukala uste, eta minbiziak birikia jan diola, oharkabean. Txaber Ortuzar. Gure laguna. ETBko errealizadorea, Larrabetzuko gurasoa, erlezaina, Olarreta pilota eskolako kide, abertzalea, ezkertiarra. Zintzoa. Jatorra. Txaber, mekaendios! Barikuan […]

Kategoriak
larrabetzutik

Gerra gogoratzeko

70 urte igaro dira, gure ingurua bonbardatu, erre eta erasotu zutenetik. 70 urte betetzen dira egunotan Gaztelumenditik, burdinezko garrikoa erasotuz faxistak Bizkaiko hiribururantza abiatu zirela. Eta 70 urte betetzen diren honetan, gure herrian hainbat lagun horretan jarri da lanean. Memoria historikoa esaten zaion horri heldu gurean. Hainbat batzar egin dituzte, eta egitarau oparoa sortu. Kultur […]

Kategoriak
larrabetzutik

Akordioak, mahaiak, bilerak

Sukaldeko lana aipatzen zen. Aupatzen, goratzen. Sukaldekoa batzen ari gara egun. Biltzen. Bestelako bilerak egiten ari dira egunotan, alderdien egoitza, txoko, bazter eta inguruotan. Akordioaren mahaia hutsik da. Akordio globalik ez dago, bakegintza eta herrigintza ahaztuak daude dagoeneko. Baina akordioen mahaiek protagonismo bizia hartu dute. Astelehenetik, dena da deia, dena zita, telefonotik elkarrizketa, akordiorako puntu… […]

Kategoriak
larrabetzutik

zer gertatu da Larrabetzun?

maiatzak 27, 2007. Egun historikoa azkenean. 1983tik udaletxean egon den alderdiak, EAJ-PNV, betiko nagusitasuna galdu du gure herrian, Larrabetzun. Ezker abertzaleak (EAE-ANV) eta IU-Aralak-Independienteek, 200 boto gehiago lortu dituzte batera hauteskunde munizipaletan. Blog honetan bertan, aurreikusi -gehiago amestu- genuen emaitza gertatu da azkenean gurean: 4-4-1. PNV-ren gestioak, jarrera, harrokeriak, inposaketa giroak aldaketa ekarri du. IU-Aralar-Independienteen […]

Kategoriak
larrabetzutik

Ilusioa pizten denean…

Goizeko kontua da. Alestiko harpidetzak ikusi eta irakurri barik nituen artean. Goizetik gosaldu ostean, abokatu baten bulegora hurbildu naiz. Laguna dut. Kidea da. Auzoan bizi da bera ere. Ley de Hont delako hori dela eta, Excel-en taula batzuk prestatuta dauzka. Eta numeroak egiten hasi gara. Honek horrenbeste, beste honek honeixek, eta honek hau atarata… aulkiak […]

Kategoriak
larrabetzutik

Bizkargira

Santa Krutz maiatzeko, morroiak siesta egiteko; San Krutz agorreko, siesta uzteko.

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Larrabetzun auzolanean ari gara

Domeka goiza. Goizetik. Ez gara poteorako geratu, ez goaz mendira, ez dugu kirola egin behar, laneko arroparekin agertu gara plazara. Domeka goiza da, baina ez goaz igandeko arropaz jantzita. Lanerako gatoz plazara. Domeka goiza da eta asteburu luzean ez dugu zubirik egin, lanerako irten gara plazara. Baserrietako tresnak ekarri ditugu, erreka, erreka bazterrak garbitzea dugu […]