Kategoriak
teknologia berriak

eitb24.com: Nabarmen gehitu da Interneten blogen kopurua

Harritzekoa! Datu bat hartu teletipotik, zelan edo halan euskaratu (nahiko trakets sarritan) eta albiste bilakatu. Datu bat hartu eta informazio bihurtu. Berdin du New York, London edo Zamudion. Berdin du atzo izan, gaur edo bihar. Egunean 24 ordu albisteak ematen -eta ez sortzen- egotea da kontua. Hartu noticia hau eta esango didazue. Blogak hizpide hartu, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Bloga izotzarekin

Telefonoa joka ari da. Hartu eta irratitik ari dira. Uda da, badakizu, eta albiste lehortea dago. Txoririk ez da hil, kulturgintza geldi dago, UEUri buruz aritzeak nekatu egiten du… eta esatariari burura etorri zaio kolaboratzailea. zer egiten du blogari batek udan? Erreportaia izan zitekeen, eta jende ezberdina elkarrizketatu. Hitz egin zitekeen tourraz, oporretaz, jaien gainean, […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

larrabetzu.org aurrera doa

Hilabetea sarean, eta emaitzak ikusten hasi dira. larrabetzu.org aurkeztu genuenetik, apurka apurka garatzen joan da gure komunitatea. Larrabetzu herri bizia da, kalean, auzoetan, jendearen artean, eta hori isladatu gura genuen larrabetzu.org proiektuan be. Sergiok eta biok, geure blogak herriko zerbitzarian jarri genituen lehendabizi, larrabetzu.org bloga sortzearekin batera. Gero blog gehiago etorri dira, eta ikasturte berrirako […]

Kategoriak
teknologia berriak

irratia.com: azken saioa

irratia.com 2.1 azken saio edo emankizuna. Beste ikasturte bat egin dugu uhinetan bezala Interneten ere. Podcast itxura ez dugu galdu, eta interaktibitatean gora egin dugu. Euskal Interneten panoraman murgildu eta musika, teknologia berriak eta irratigintza uztartu ditugu. Irratigintza etiketatzen ari garela pentsatzen dugu. irratia egiteko modu berri bat abiatu genuen duela 5 urte, eta gero […]

Kategoriak
teknologia berriak

Maite dut Zarautz

Asteburu librea Zarautzen. Itzela izan da, Putzuzulo gaztetxean software libreari buruz ikasi dudanaz gain beste kontu asko ikasteko aukera izan dut. Duda barik. Zapatuan heldu nintzenean, tailer pratiko batean topatu nituen hainbat lagun. Ordenadore gelan -dena GNU/Linux ordenadoreekin- berriz jendea konektaturik, programatzen, programak instalatzen… Bazkari gozo batek esaten zidan, sekulako giroa egon behar zuela han […]

Kategoriak
teknologia berriak

Gara RSS bidez irakurriko dut aurrerantzean ere

gara.net guneak ondorengo edukiak eskaintzen ditu RSS bidez: Azken ordua Jaso itzazu azken orduko berrien izenburuak Paperezko edizioa Horrez gain, sailez sail ere eskaintzen ditu edukiak: Euskal Herria Jendartea: Iritzia: Mundua: Ekonomia: Kirolak: Kultura:

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

Blogak eta garagardoak 3.0

Gara egunkariko azken orrian gaur argitaratutako kronika eta argazkiak. Ostirala, lan guztiak amaituta, ordenadore portatila hartuta, blogariak gaztetxera jotzen du. Herriko blogariak bakarrik ez, beste toki batzuetakoak ere batu dira: Arrasatetik, Elgetatik, Andoaindik, Galdakaotik, Bilbotik edo Larrabetzutik. Berdin du nondik, baina euskal blogariak batzeko zita izan ohi dira Blogs&Beers topaketak. Garagardo artean, blogariak elkar ezagutu, […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

Blogak eta garagardoak gaztetxean (bb3)

Eta gaur da ekainaren 2a, ostirala. Eta gaur batuko gara blogariak Larrabetzu ko gaztetxean. Reggae musika entzun, garagardoak hartu, blogak erakutsi eta pantaila handian aurkezpen ezberdinak egingo ditugu. Blogs&Beers 3.0 honetan larrabetzu.org blog komunitatea aurkezteaz gain, eztabaida edo behintzat solasaldia piztu gura dugu. Zertarako blogak? Herri txikietako informazioa zelan zabaldu? Hori eta gehiago ditugu helburu […]

Kategoriak
teknologia berriak

Bide berri bat gaztelumendi.org blogean

Autodeterminazio garaiak bizi ditugu. Eta autonomia mugatutik, independentzia eta autogestiorako jauzia egin behar dugu. Gaur bertan. Orain. Hemen. Baita blogetan ere. Gaztelumendi.org proiektu hau abiatu nuenetik igaro da sasoi bat. Urteak, hileak, asteak eta egunak eman ditut blogari lotuta. Sorkuntza eta eztabaida uztartzen. Gogoeta eta propaganda. Informazioa eta iritzia. Denetarik joan da, askotarik etorri da. […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Bi hitz Berriari buruz

Gaur Berriari buruz modu subjetiboago batean berba egitea tokatzen da. Bart Bilboko Kafe Antzokian izan nintzelako eta gaur goizean, kioskora korrika joan naizelako, badira bi arrazoi, berriari buruz bi berba egiteko. Aurkezpen ekitaldia Poztu nintzen, aurkezpena egiteko Bilbo hautatu zutela jakin nuenean. Euskal prentsak orohar gutxi jotzen du hirira. Gutxiegi nire uste apalean. Eta Bilbo […]