Kategoriak
hurrengo geltokia

Ipuin hiper laburra dirudien arren

albistea da. Edo hobe esanda, albiste da. Ez baita gauza bera. Albistea izan ala albiste izan.

Albistea da behia, albistea istripua, albistea ihesa, albistea haren akabatzea. Eta ipuina dirudi.

RSS bidez duela minutu batzuk heldu da nire Alestiko kontura. Sarritan aipatzen da Monterrosoren ipuina. Berriako edizio digitalean “>bota duten hau ere ez da makala gero.

GERTAKARIA

Martuteneko hiltegitik ihes egin du behi batek, eta trenbideko tunel batean gorde da

Tren zerbitzua etenda egon da ordubetez, behia hil eta trenbidetik kendu duten arte.

behia

erantzun itzazu 129 “Ipuin hiper laburra dirudien arren&rdquo-(e)an

Eta izenburua, zein?

1.- Ihes (ia) betea.
2.- Martuteneko ihesa.
3.- Kalera noa ihesi.
4.- Bai, bai, behi bi.
5.- Gorde nazazu tunelpean.

Eta biharamunean, konturatu barik oreinak egin du ihes baserritik. Eta Donostian batetik bestera, pinpirin pinpirin aritu da. Eta munipa guztiak atzetik, ezin harrapatuta….
Ipuin hiriburu bilakatu zaigu Easorena.

Iruzkin-atala itxita dago.