Kategoriak
hurrengo geltokia

A8 …eta bizirik nago!

Hondarribira nihoan, lan kontuak tarteko, egun osoko bilera batera bertako Gazte aterpera. Itziarren gasoila bota, egunkariak erosi, eta lasai nihoan. Euria ari zuen, zarra zarra, eta arretaz gidatzen nihoan. Bereziki zaindu ditut Itziarko bihurguneak, Zumaiara heldu aurretik dagoen aldapa beherako bihurgunea ere mantso hartu dut, Donostian Amaratik atera beharrean aurrera jarraitu dut, eskuinerantza. Irungo norabidean.


Bapatean joan egin zait autoa, -aitaren 4×4 asto bat- ni baino gehiago izan, eta ezin izan dut kontrolatu. Eskuin hegala jo dut lehenbizi, bueltak ematen hasi naiz gero, ezkerraldera igaro arte. 5, 10, edo nik zer dakit zenbat segundu izan diren, buelta, itzulika… eta ni geldi jezarlekuan, mugitu ere egin barik, baina bueltaka. Gelditu denean, askatu dut gerrikoa, eta aurreko leihotik atera naiz, zutunik. Oinez.

Auto ilara geldirik zegoen atzean. Harrituta, ez zuten espero nonbait. Eta nire gauzak biltzen hasi naiz… ez dakit zenbat metro atzerago. Idazten dudan ordenadore hau, motxilan zegoen bide ertzean. Nire jaka beltza ere zikinduta haren ondoan. Egunkariak lurretik sakabanatuta, aitaren makila, neurriak hartzeko metroa, telefonoa autoaren ondoan…

Izugarria! Uste dut tarte batean ez dudala ahantziko. Eta bizitzak buelta eman didala une batez. Second life. horrela idatzi diet lagunei. Ohetik. Baina ondo nago, zauri txikiak egin ditut bapatean ateratzean, belarrian, eskuetan…

Gogoan hartuko ditudanak:

  • Zeinen txarto dagoen prestatuta autopista hau horrelako, edo are larriagoak izan daitezkeen, istripu eta ezbeharrentzat. Ez dago irteerarik, ez dago non buelta eman, ez da polizi auto edo anbulantzientzako bide berezirik.
  • Tokatu zaizkidan bi ertzainen jatortasuna. Euskaraz mintzatu zaizkit denbora guztian, bai istripua izan eta gutxira, zein atestatuak egiterako unean. Hikaz berbetan, tono hurbila, konfiantzazkoa… eta atestatua ere euskara hutsez erredaktatu dute. Oiartzungo ertzain etxean egondakoan, pertsona bezala tratatu naute, abegikor gainontzeko atezain, zaindari eta guztiek ere. Hamarra benetan.
  • Donostiako erietxean ere, erdiak baino gehiago euskaraz atenditu nau. Eta egia esan, larritasun momentuetan asko eskertzen da hori. Barrutik atera behar dituzu berbak, zer duzun, zer gertatu den kontatu behar duzu, kontatzeko beharra duzu… eta berotasun hori asko eskertzen da. Mediku batek, bi erizainek eta beste zeladore batek euskaraz egin didate. Itzela.

erantzun itzazu 148 “A8 …eta bizirik nago!&rdquo-(e)an

Kotxe ona zeukan aitak. Idazten zabiz, eta seinale hoberik ez daukagu: Patxi osorik dago. Baina, kontuz Interneten gauzak eskribitziakin, ze artxibauta geratzen dira. Gaztelumendi ertzain batzuen inguruan ongi esaka… Hamaika ikusteko!

Aupa Patxi!

Zorionak eta besarkada haundi bat. Hori da eguna hori! Ondo apuntatu eta urtebetetze eguna aldatzeko modukoa. Nik ere izan neban horrelako esperientzia bat duela 15 bat urte. Ondo gogoratuko duzu zer zegoen irratian edo zein kantu entzuten zenuen, baietz?

Patxi txiripaz daukagu bizirik!…

Istripu larria gure Patxik. Ikustekoa da autoa nola gelditu zaion, baina bere kabuz atera da trantzetik eta minik hartu gabe gainera….

Eskerrak ondo zauden!

Egia esan Donostiko tramo hori kriminala da, ia egunero izaten dira istripuak hor. Lankide batek zure kotxea ikusi zuen, eta zera komentatu, barrenean zioana ez zela seguraski oso ondo egongo.

Besarkada bat, ondo izan.

aupa patxi… atzo arkaitzek erakutzi zidan kotxia nola gelditxu zan… harrigarrixa benetan zauri larririk ez eukitzea.

ta hurrengo egunian bertan blog-an idazten! 🙂 …second life!!!! jajajjaja

bueno ba, sustua pasau ta gero, berriro lehengo bizitzara, ez? 😉

Aupa hi!

Argazkia ikusita bildurtu egin nauk! Eskerrak ezer larririk ez dakaken! Patxi luzerako daukagula ematen dik 😉

Animo!

Joe, ez dut pentsatu nahi nolako sustoa izango duzun gorputzean. Eskerrak behintzat hori baino ez dela izan. Zer moduz zaude gaur? Mina gorputz osoan, ezta? Enfin… zaindu!

Zorionak Patxi!!! Horrelakoak ospatu egin behar dira, horrelako istripua izan eta ezer ez gertatzea ospatzekoa da!

Uste dut oraindik shock azpian zaudela: aingeru-ertzain-euskaldunak?? 😉

Sustoa bakarrik bada, ez da gutxi!

Oraintxe enteratu naiz, hau irakurrita.

A-8-ak nazka ematen du, lotsagarria da horrela dagoen errepide batengatik peajea ordaindu beharra.

Uffffa!

Zorionak Patxi! Argazkia ikusita kotxetik zutunik ateratzea mirari bat dela iruditzen zait.

Halere, friki hutsa zara. Kotxetik atara bezain laster, ordenagailuaren bila… ;-DDD

Besarkada haundi bat 😉

Ba, Hondarribiko bileran zain geunden lankideok ez genuen susto handirik hartu albistearen berri jasotzean, zuk zeuk deitu zenuela bagenekien-eta (istripua izan eta segituan, hori da hori, lanerako formalidadea!).

Baina argazkia sustatzeko modukoa da, aizu!

Nire aldetik, hurrengo bileran Arrasaten egitea proposatuko dut, zure ohorez, noski. Ez dezazun berriro arriskurik jasan A-8ko zati horretan. Larrabetzun ere egingo genuke, baina gipuzkoarrak gara, badakizu. Laster osatuko zarelakoan, besarkada bat!

Gure Patxi! Mekaguen!
Herenegun zurekin berbetan Gtalken, gaur zure emailak berrirakurtzen hasi naiz beti bezala Zabaldu, Sustatu eta beste webgune batzuen RSSak kontsultatzearekin batera.
A ze sustoa Garik jarritako izenburua irakurri dudanean. Segituan zure blogera jo eta, hara, dagoeneko animo mezu pila bat jaso duzu.
Hona hemen nirea ere. Ea laster heltzen diegun eskuartean ditugun horiei!

Bestalde, pozten naiz ertzainak adeitsu eta euskaraz aritu zitzaizkizulako. Nik ez dakit gidatzen eta, beraz, Iturrik berak baino eskarmentu gutxiago dut kontu hauetan.
Baina nire neskalagunak, Elgoibar alde horretan, “siniestroa” izan zuen orain pare bat urte, kontrako noranzkoan. A8an, noski…

Orduan euri jasa ari zuen eta ertzainen jokabidea oldarkorra izan ez bazen ere, lur jotako neska han izan zuten euripean, ez mantarik ez ezer.

Zorte ona izan duzu, eta gaitzerdi! Idazterik izan duzu jada, hori da gure Patxi.

PD: Hi haiz hi, argazkia ateratzeko tartea ere hartu duk. Kazetari digitala, baita albistea hi heu haizenean ere.

Zorionekoa zeu, Patxi!
A ze ostia… zorionez kotxeak bere lana ondo egin zuen eta zure gailuak eta zeu kontatu diguzue (argazki ta guzti!)

Animo eta zaindu zaitez!

Joer, txo, zorte hirukoitza izan duzu: istripua eta onik atera, zipien eskuetatik pasatu eta onik atera eta osakidetzan bukatu eta baita onik atera!!! Laostia!!!!

Zaindu eta besarkada bero bat Agurainetik

Ongi etorri geurera barriro be…..antzeko zeozer paseu jaten iaz, atzerrian ordea. Ni be leihotik atera nintzen eta kolpe ederra eukin genduan..Second life partikular batean murgilduta emon neuzen egun batzuk,zeure moduen, izan zena eta izan zatekeena ondo ulertu arte..

Benga, mosu bet.

zorionak, patxi, eskerrak!

egia dio iturrik, badago “istripu osteko estresa” izeneko eritasun bat

ni honela jo nau: kopilotu noala, etengabe iruditzen zait istripu bat izan behar dugula, alboko hormak edo aparkaturiko autoak urratu behar ditugula…

patinetez hobeki!

Aupa Patxi!
Pozten gira ongi zaudela jakiteak, susto ederra! Agur bero bat Aezkoatik.

Izan untsa ta izan funtsa!

Animo Patxi! Eskerrak ondo zaudela, kotxea nola geratu den ikusita bildurtu egin naiz… A8 madarikatua!
Tira, suposatzen dut esperientzia honek alde ona ere edukiko duela…

Ea sustoa aguro pasatzen zaizun, ondo izan!

Boah! Zelango sopapoa! Patxi, hartuik zapatu-domeka trankil ta Larrabetzutik mugidu behar badok, Bizkaiblus.
Hiri leidu-entzuten segidu gure joau ba.

kaixo Patxi!
A ze sustoa, ezta? Demasa argazkia eta kronikaren arabera. Beno, onik irten zara eta hori da garrantzitsuena. Zelan txikitxoa? Laztan bana hiruroi.
Ane

Aupa txo!

Zorixonak ondo ataratiarren. Estatistikak ikusitta goizago ala beranduago danori toka bihar xaku istripuren bat. Ni ondinoko neure zandxia itxoten nabil… Patxi, danak esaten dotzuen moduan pozik egon leikexu sano-sano atara zarilako. Atzo gabaz, Donostiko zinemalditxik bueltan, A8xian beste istripu bat ikusi neban euripian. Zahartzen ibiliko naz ze holakuak ikusitta gero eta gehixao arduratzen naz. Hartuxun trago bat zeure osasunian! Baina gero kotxia ikutu bez gero?! :DD

animorik goxoenak hemendik pittin!!!
badakizu, ez dago distantziarik…
zaindu eta karpe diem…

Guztiei batuz, hondar ale txiki bat gehitu nahi nieke animoei. Ondo izan ta eutsi horri!

Hori dek hori!!! Agurtzanek esna bezala begenekien Dorletan hitzez ondo hagola baina bai argazkixek inpresionatzen dik. Beno orain sustoa kendu gainetik eta azkar errekuperatu. Egongo gaittuk hurrengo bileretan.

Ene, ene…interneten be ataskoa sortu dozu istripuaren ondorioz. Zuk bai dakizule jende mobilizatzen Patxi, hau mezu piloa.
Eizu gogor ta mosu bet.

Aupa Patxi!!!

Hau ikuste igerten jatzu kazetarie zarela!!!. Eskerrak ondo zauzen, baie Genaron arpie kotxia ikusikeran ikusi gure neuke. Ibiliai kontuz te zaindu!!!

Gaur jakin dut berria, eskerrak zerorren hitzen bidez jakin dugun! Pozten nau onik irten zinela jakiteak.

Animo, eta eutsi goiari!

Aupa Patxi¡¡

ze albiste ona jakitea, ondo zaudela….

..zaindu ta orain bai geratu behar duguna hau ta beste gauzak ospatzeko ta antolatzeko…

..besarkada bero bat

Ondo atera haiz eta hori da inportantea. Trafiko istripu larria jasan dugunok marra bat bezala markatuta dugu kontzientzian.

Eutsi goiari Patxi!!

Aupa, Patxi!

Ez daukat barkamenarik baina oraintxe enteratu naiz (nire jario atzeratuak irakurtzen ari nintzela!). Enfin. Espero det sustotik errekuperatzen ohean ez baina tunbona batean egongo zerala nonbaiten… Muxu handi bat.

Thanks in support of sharing such a good idea, piece of
writing is pleasant, thats why i have read it completely 0mniartist asmr

Iruzkin-atala itxita dago.