Kategoriak
hurrengo geltokia

Mikel Urmeneta zentsuratu du El Pais-ek

Egunero ari nintzen nire entzierro partikularra jarraitzen. Sanfermin.com gunetik jarraitzen ditut aurten Iruñeako festak, eta Mikel Urmenetaren blogean bere gau desfasatuen berri izaten dut. Gaztelaniaz polito idazten du, sortzailea dela ezin ukatu… eta euskaldun baten abenturak irakurtzea edo erantzunak jarraitzea ariketa polita izan da egunotan.

Baina zezenak harrapatu du. Kokarakinaren argazkia jarri zuen, harakin bat farlopa mozten… eta egun batzutara, argazkia moztu diote. Zentsuratua izan dela dio berak… ez dakigu. Hori dio argazkiak ere, baina inork ez du azalpenik eman.

Hasierako argazkia

erantzun itzazu 73 “Mikel Urmeneta zentsuratu du El Pais-ek&rdquo-(e)an

Mikel Urmenetan (kukuxumusu) zentsuratu du El Paisek…

San Ferminetako bere kronikak idazten ari da Mikel Urmeneta marrazkilaria El Paiseko blog batean. Koka marrak egiten argazki bat zentsuratu diote. Censored dio argazkiak orain….

Sustatuko argibideak 

Ez zait batere gustatu Sustatuko batenbatek afera honi buruz idatzi duena:
\”Gaztelumendik dio El Pais-ek zentsuratu duela, baina… ez dago argi.\”

Eta Sustako editore horrek zer dauka ba, linterna bat eskuan? Argi zer dagoen eta zer ez esateko?

Censured jartzen du argazkiaren gainean…. nik ez dut zentsuratu. Bloga El Paisen dago… nork zentsuratu du orduan? Mikel Urmenetak?

Iruzkin-atala itxita dago.