Kategoriak
larrabetzutik

Kukua entzun ostean

Domekako eguraldiaz berba egitea baino, egunaren probetxuaz aritzeko parada eman dit ibilian ibilian ikusitakoak. Larrabetzuko plazan geunela, kanpai torretik hamarrak zirela, eta oinez ekin genion. Herriko paraje gertu baina aldapatsu batera joatea zen kontua. Leginagoiko baserrira. Legina auzoa zen lekura. Uritik urten, eta Iturrikoetxetik Olarretara. Olarretatik Bersoara. Orain landak eta nekazal eremuak direnak, auskalo zer […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Race to save basque language

Running ari gara, rainning ari da oraindik. Euria ari du gure lasterketaldi honetan. Vancouverretik idatzi digu Kaitlin delako batek. E-kazetaria da, kazetari hiritarra nowpublic (crowd powered media) webgunean. Gune interesgarria iruditu zait, eta hara begira egoteko asmoa daukat, tarte batez. Race to save basque language idatzi du. Argazkiak eskatu ditu, eta argazkiak jartzen jarraitu dugu […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

larrabetzu.org irudimena+garapena

Apurka apurka ari gara gure herri komunitatea osatzen. Herri txikia da, bai, baina ez gara geldi, lotuta, egotekoak. Teknologia berrien arloan be gauzak egiteko gogoa badago gurean. Blogakaz hasi gintzezan, eta horretan jarraituten dogu. larrabetzu.org komunitate txiki bat da. Herri mailako informazioa lantzea du helburu. Euskaraz eta grassroot journalism bat egin gurean, auzokideen komunikazioa zeozelan […]

Kategoriak
larrabetzutik

Hiru lagun gogoan

Urtea joan da. Gaur, orain. Domeka, ihauterietakoa. Frontoiko partiden ostean, Morgara bidean. Han geratu ziren. Gorka, Iñaki eta Alain. Hiru mutiko, gure herrikoak. Domeka zen, eta ihauterietako opor txikiak herrian. Institutuko lagunak, herriko gazteak… denak kalean. Kaletik. Urtea joan da, eta hiru hutsune nabarmen ditugu herrian. Sarri akordatzen gara. Nik neuk gurasoak ikusten ditudanean sentitzen […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

Blog barriak larrabetzu.org komunitatean

Abenduan hasi ziren bere lehenengo frogak egiten. 2007ko nobedade dira, duda barik. Beste bi blog barri daude martxan larrabetzu.org komunitatean. Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeak martxan jarri du berea. Bertatik gabonetako kultur ekitaldiekin hasi eta gaztetxeko dinamika erakusteko leiho bat gehiago izango da. Kalean duten presentzia, Interneten ere izateko. Bizi bizi dago gaztetxea, eta blogean ere […]

Kategoriak
larrabetzutik

Zorionak Xabi

Zapatuako itzela izan zen. larrabetzu.org zerbitzarian bertso saio osoa jarri dugu entzungai, Euskaldunan mp3 grabagailu batekin 53R61-k grabatu ostean. Bitartean, Xabi Payari zorionak ematea. Larrabetzuarrak kontentu, Etxahun bigarren geratuta. Afari ona Deustun eta batzuk sekulako gaupasa. Hori da sasoia hori! argazkia: bertsoa.com

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Gazteen iritzia manipulatzen

Harritu egingo zen gaur gure herriko alkatea, kalean -egon bada- gazteek jarri dituzten afitxak irakurritakoan. Izan be, badira hilabete batzuk herriko gazteei telefonoz -eta gaztelaniaz- balizko Gazteleku bati buruzko galdetegi/inkesta bat egin zitzaiela. Hori Bai gaztetxekoak sutan jarri ziren. Inkesta gazteleraz, inkesta gehienak bezala manipulaziorako tarte uzten zuena, eta kanpaina bat abiatu zuten. ¿Quieres un […]

Kategoriak
larrabetzutik

Zahartium

Herrian, Gure etxea izena du jubilatuenak. Denok daukagu hortik inoiz pasatzeko asmoa edo gogoa. Orain baina, herriko tabernarik heterogeneoena da. Goiko partean jubilatuak, hirugarren adinekoak. Behean; tabernan, frontoiaren ondoan gazteak. Bi belaunaldiek bat egiten dute herriko eraikinik modernoenean. Museoa da, esperientzien museo. Zahartium. Bideoan hobeto ikusiko duzue, kanpotik bezala barrutik ere. Hirugarren adinekoentzat arte modernoa. […]

Kategoriak
larrabetzutik

Herriko produktuen azoka

Urtero itzelezko arrakasta izaten duen azoka da gaurkoa. Larrabetzuko baserrietan urte guztian zehar ekoizten dena egun batez plazan ikusgai eta salgai. Oraindik baserri askotako solo eta kortetan bizitasuna dago. Gainera ekoizle ekologiko berriak daudenez, txakolindegi berriak, pastel eta ogiak… denatarik dastatu eta aukeratzeko parada daukagu. Arratsaldean bi lagunen aizkora desafioa, eta dagoeneko gero eta arrakastatsuagoa […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

EZpanitatearen eguna

Arraza, Hispanitatea, Guardia Zibila…. ankerrak oro ospatzen direnak. Beldurra ematen duten ospakizunak. Beldurra, izua eragin duten kontzeptuak. Urriaren 12an Amerika ezagutu zutenen alde. Urriaren 12an, Hispanitatea ospatzen. Guardia Zibilak kaleetan desfilatzen, kantinetan mozkortzen… Eta bien bitartean, gure herria -beste asko lez- kartelez josita esnatu da gaur ere: Ez dugu ezer ospatzeko jarri dute bart, gaur […]