Internet elkarrizketak dira.
Kafea elkarrizketa, gogoetarako tarte da.
Kafe hutsa atsegin dut ordea.
Kafe hutsa eta kikara ondo betea. Gozoa eta garratza.
Kafe hutsa tarte bat da… idazteko, irakurtzeko, pentsatzeko, esateko… elkarrizketa batean. Elkarrizketa digitalean.
Kafe hutsa zu be bazara. Berbak ez dituelako haizeak eroaten.
Kafe hutsa %100 baltza da. Kikara ezin zuriago batean. Kafe hutsa gara.

Argazkiak.org | kafe hutsa :: gaztelumendi.org :: © cc-by-sa: gaztelumendi
Asmo berri honetan, ZU beharrezko zaitut. Zure iritzia, hitzak, berbak, pentsamoldea, jokaerak. Zurekin egin asmo dudalako. Zugaz.
Kafe hutsa konpartitutako eremua izango da. Elkarrizketa ardatz hartzen duena.
Proiektuak izaera multimedia, digitala, elektronikoa, humanoa izango du. Apurka apurka gauzatzen joango gara, auzolanean. Eta ondo pasako dugu. Asmo hutsa izatetik, gauzatzera. Mila esker, beste behin.

erantzun itzazu 5 “Kafe hutsa&rdquo-(e)an
[…] da blogetakoa. Eta nik zuekaz ospatu nahi dut. Esango dizuet zelan. Bazkalostean, beharbada. Bost. Bostetan, hemen. Euskal […]
Nik kafea al den neurrian ebakia nahiago, esne pittin batekin, pentsaera kontrajarriak nahasteko… nahasketa horretan egia baten ordez egiak daude eta agian…
Ba interesgarria dirudi, baina ez naiz enteratu. Beste modu batean azalduko mesedez? eskerrik asko
Luistxori geratu zaion moduan ni ere ez naiz enteratu, kriston kakao daukat. (edo kolakao)
The mind head injury law california attorneys at DE CARO &
KAPLEN, LLP.