Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola. Zer gara gu? Nor gara gu? playlist bat etorkizunari kantatzeko.
Agit/Prop 2.0
Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola. Zer gara gu? Nor gara gu? playlist bat etorkizunari kantatzeko.
Gaur ere, bai, gaur ere Euskararen eguna da. Atzo ere izango zen agian, bihar izan daiteke. Baina gaurkoa, aspaldi, Telesforo Monzon eta Manu de la Sotak nazioarteko euskararen egun izendatu zuten. Gaur bezalako egun batez, ez horren aspaldi, hasi nintzen blog honekin. Egunotan, hamaikatxo gai otu zaizkit idazteko. Eta egunero, zeozertxo idazten dugun arren, beti […]
Mintzapraktikei buruzko taula batzuk mintzapratikakaek / topagunea / mintzanet
Euskaraldia dator, eta bezperetan badaukagu kezkatuta egoteko arrazoirik. Aurten datu asko plazaratu da. Udaberrian Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herrian 2021ean egindako neurketaren emaitzak plazaratu eta argitaratu zituen. Udazkenean, herriz herrikoak ezagutzen ari gara. Eskualde mailako datuak jakin genituen Txorierrin eta herrikoak aztertzen ari gara orain. Hizkuntzaren erabilera eta ezagutza aztertuko ditugu gaur Larrabetzun. ????? @slklusterra Maialen […]
Aspaldian ez diot astindu askorik eman blogari. Izan ere, gero eta gehiago, sare sozialetan ematen dugu denbora gehien. Baina haizeak daramatza berbok. Eta ia ezer ere ez da geratzen gero. Blogak ez daude modan, badakigu. Baina idatzi eta irakurtzeko hor daude beti. Bilatzaileetatik erortzen gara batzutan blog interesgarrietan, edota zerbait zehatza nahi dugulako ari gara […]
Euskaratik eta euskaraz Otsaila. Pandemia osteko bigarren negua. Apurka apurka debekuak eta ezintasunak altxatzen ari dira. Kostako da oraindik. Kafe Antzokia zabaldu dute. Zabalik da, martxan. Martxan den bezala, aspaldian Alde Zaharra, eta auzoak. Eta hiri oso bat euskal kulturgintzari kea ateratzen. Grisetik kolorea sortzen. Oharkabean, asteon ikusi eta bizitakoak, entzundakoak, dastatutako batzuk, jarraitutakoak… berton […]
Asteburua aspaldiko hotzena izan da gurean. Ean, egutegiak tokiz aldatu dituen ekitaldiak antolatu dituzte. Lehen, uda betean Poesia egunak izan ohi ziren kostaldeko herri txiki eta eder honetan. Iaz neguan antolatu ziren egun pare bat, eta aurten ere bai. Ez dakiguna da datorren urtean horrelako saririk izango dugun. Zapaturako Miren Agur Meaberen hitzaldi oso poetikoa […]
Txillardegi idazle, pentsalari, euskaltzale, pianista, injeniari, aktibista eta kronista euskaldunak utzi gintuen duela 10 urte. Beti miretsi izan dut Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi. Beti. Oso gaztea nintzen, egin egunkarian Exkixu liburuaren berri izan eta nobela irakurri nuenean. 16 edo 17 urte izango nituen #egin egunkarian #Exkixu nobelaren berri izan eta irakurri nuenean. Etxeko gazteentzat […]
Urtea pozik hasi dut.Asmo berrien bila ari nintzen, lan berri baten bila alegia. Eta sare sozialek horretarako ere bere balioa dutela ikusi dut. Gogorra da batzutan norberaren egoera edo ezintasuna sarean azaltzea. Baina, jende on asko dago bazter guztietan. Eta bazterretik, ertzetik ari garenean, aldamenean sentitzen dituzu asko. Eta oso eskertzekoa da hori. Urrian idatzi […]