Kategoriak
gaztelumendi.eus literatura

zelan aurre egin hotzari literaturarekin

Asteburua aspaldiko hotzena izan da gurean. Ean, egutegiak tokiz aldatu dituen ekitaldiak antolatu dituzte. Lehen, uda betean Poesia egunak izan ohi ziren kostaldeko herri txiki eta eder honetan. Iaz neguan antolatu ziren egun pare bat, eta aurten ere bai. Ez dakiguna da datorren urtean horrelako saririk izango dugun. Zapaturako Miren Agur Meaberen hitzaldi oso poetikoa […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura transmedia

Oskar Alegria zine zuzendariarekin berbetan

Handia da Oskar Alegria. Baina apala da oskar alegria. Zinema zuzendaria, poeta bisuala. Antropologoa, enmatologoa edota etnografoa izan zitekeen. Artista. Edo beste gauza asko. Hizkuntzalaria, albaitaria, geografoa edo astronauta. Zinemaren bidea hartu du berak. Ikusentzunezkoak. Eta oso film esanguratsuak egin ditu gure zinema petralaren historiarako: Emak bakia baita (2012) Emak Bakia baita, oskar alegriaren film […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik

Oskar Alegria eta biok

Udan ezagutu nuen Oskar Alegria. Eako poesia egunetan. Ia urtero joaten naiz Eara. Lehenengoz zegoen bertan bera. Eta lagun talde itzela batu ginen. Mitxel Sarasketarekin joan nintzen ni. Mitxel ere lehenengoz. Oso oroitzapen ona utzi dit Eako asteburuko egonaldiak. Kuadrilla handia osatu genuen, eta oso giro onean pasatu genituen barikutik domekara artekoak. Banan-banan agurtu -udalekuetako […]