Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik

Oskar Alegria eta biok

Udan ezagutu nuen Oskar Alegria. Eako poesia egunetan. Ia urtero joaten naiz Eara. Lehenengoz zegoen bertan bera. Eta lagun talde itzela batu ginen. Mitxel Sarasketarekin joan nintzen ni. Mitxel ere lehenengoz. Oso oroitzapen ona utzi dit Eako asteburuko egonaldiak. Kuadrilla handia osatu genuen, eta oso giro onean pasatu genituen barikutik domekara artekoak. Banan-banan agurtu -udalekuetako […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Euskarazko Wikipediak hazkunde eta eraldaketa bizi du [Erreportajea GARA egunkarian]

Uda honetan gustura idatzi dudan erreportajea. Hemen bertsio luzeago eta osatuago bat. Paperean argitaratu denaz gain, wikilariek eman zituzten erantzun guztiekin, sare sozialetako oihartzuna eta GARA egunkariko orrialdeak batuta. Erreportaje luzea prestatzen ari gara @euwikipedia eta emakumeen biografiei buruzkoa @GARAnet egunkarian Biba zuek! wikilariok pic.twitter.com/d7iZ8WiTu8 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko abuztuak 8 Gaur #GARA egunkariko portadan […]

Kategoriak
agit/prop Elikadura Burujabeta Elikadura burujabetza hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Ondasun komunen tradizio berritzailea

Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita izan du, horrelakoetan ia beti gertatu ohi den moduan. Mugarik Gabe erakundea eta EHNE Bizkaiaren arten antolatutako egitarau aberatsaren laburpen bilduma polita egiten du iraupen […]

Kategoriak
Elikadura burujabetza ikusi eta ikasi larrabetzutik

olgetan, lurra lantzen eta irakurtzen

Zer da ikastea, jolastea ez bada. Zer landu, jorratu, garatu… lurrarekin ez bada. Zer irakurri, erakutsi, bizitza bere ez bada. Olgetan hasi gara arrastian, eskola ondoko txinboetan, eta ostean belar eta lur artera joan gara, negutegian sartu eta atxurra eta ostantzeko tresnakaz lurra lantzen eta ezagutzen hasi gara. Handik txiri txiri liburutegira egin dogu. Jakintza […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

zaindu maite, egin duzun hori

Pixka bat piska bat da, baina hauen muturra neurtzeko ez dago neurririk. Etengabe ari zaizkigu aztertzen, etengabe neurtzen, trabak jartzen, gaitasun agiriak eskatzen…. noiz neurtuko ditugu guk beraiek? Hauteskundeak al dira kotoi froga bakarra? Nork epaitzen du epailea? Maiteri egin diotenak ez du izenik, adjetibo guztiak labur, ttiki, ez deus; euskara irakasle agiria baino gehiago […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

hackintza ikastola

I’m PC. Ubunturen alde, inoiz ikusi dudan iragarkirik onena, duda barik. Ingelesez eta euskaraz sortua, gaztelaniaz azpititulaturik…. ikastolako ikasleek, beraien ordenadore ttikia eskuartean dutela, egin eta sortu duten bideoa itzela da. Jakintza ikastola, jakintza eta informazioaren gizartean aitzindaria dugu. Blogak, partehartzea, hizkuntzak, software librea… uztartzen ari dira urteotan, ta gainontzekook ere gure zoriona eta begirunea […]