Kategoriak
software librea

Ubuntu instalatzen

Software librea gura duzu zure ordenadorean? Microsoft bezalako multinazional itxi eta kutreak albo batera uzteko prest? Laguntza behar duzula? Argazkiak.org | Ubuntu Install party © cc-by-sa: gaztelumendi Ba install party batera hurbildu zaitez. Edonon, edozelan, edonoiz egin daiteke bat… guk lantokian antolatu dugu, baina beste edonork, edonon egin daiteke. izan libre, izan euskaldun!

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

hackintza ikastola

I’m PC. Ubunturen alde, inoiz ikusi dudan iragarkirik onena, duda barik. Ingelesez eta euskaraz sortua, gaztelaniaz azpititulaturik…. ikastolako ikasleek, beraien ordenadore ttikia eskuartean dutela, egin eta sortu duten bideoa itzela da. Jakintza ikastola, jakintza eta informazioaren gizartean aitzindaria dugu. Blogak, partehartzea, hizkuntzak, software librea… uztartzen ari dira urteotan, ta gainontzekook ere gure zoriona eta begirunea […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7 teknologia berriak

software librea gura dugula, jode!

Sinadurak gora doaz software librea nahi dugu gunean. Milatik gora dagoeneko, eta gorantz. Kezka sortu da, eta keza hori hedatzean hasiko dira arduradunak arduratzen. Batzutan ez dakigu axolagabekeriaz, edo benetan jakitun direlako hartzen dituzten erabaki hoiek agintariek. Software pribatiboa bultzatzeak, beraien eredu neoliberalarekin bat egiten du, dudarik gabe. Baina hala ere, guk, herritarrok, badugu kritikatzeko, […]