Kategoriak
Bilbo euskaraz hurrengo geltokia ikusi eta ikasi kultura literatura musika

Euskara sari

Euskararen eguna. Bi sari eskaini dira Bilbon; Diputazioak eta Bilboko udalak. Urteak dira Bizkaiko Foru aldundiko Kultura sailak Lauaxeta saria eskaintzen duela. Poesiarekin hasi zen. Ez du ematen oso definitua sariak. Aurten ere bi poeta larriki saritu dituzte. Baina ez daude titularretan. Poetak dira. Emakumeak dira. . Garrantzitsuena argazkia da. Albistea. Saria ematen duena. Beste […]

Kategoriak
Euskal Herria hurrengo geltokia ikusi eta ikasi letrak literatura musika

Liburu azoka

Jaialdi bat da. Martxa asko dago. Euskal kulturgintzak daukan astebururik dizdiratsuena. Durangoko taberna jatetxe pub eta garitoentzako, jaien osteko asteburu luze eta emankorrena ziurrenik. Euskaldunontzat arnasgunea. Arnasa, haizea, aire berriak inguruan. Kultur industria apal baten erakusleiho paregabea. Kontzertuak, hitzaldiak, aurkezpenak, manifestazioak… mundu bat da Durango. Baina niretzat, batez ere liburu azoka da. Liburua Durangon murgildu […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Euskaraldia Pirinioan

euskaraldia_pirinioa; egilea: Iratxe

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi pasahitza

Artikulu gutxi eta txio asko

Artikulu bat osatzeko berbak batzen ari naiz. Hitzaldi batek, eta haren kronikak ekarri duelako gaia hizpidera. Jon Sarasuak, bertsolari txapelketak, eta gaiari kantatzeko moduak aztertu ditu. Kantatzen ez direnetan jarriaz fokua, edo mikroa. Eta arrabotsa sortu da. Dialektika gutxi, eta kaka asko. Zoriondu dutenetako askok ez dute anitz maite egungo bertsogintza, barrutik ahots apalen bat, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

Hamar kantu eder, ikasturtea gogotsu hasteko

Uda amaiera agurtzeko hamar kantu eder. Udagoiena eta ikasturteari ekiteko abestiak. Aukeraketa bat. 10 kanta. Hamar proposamen.

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Twitter? Ez eskerrik asko

Twitter toxiko bat hedatzen ari da. Eztabaidak kalapita bilakatzen dira, iritzi ezberdinak hasarre sortzaile, begirune falta, enpatia eza… inork nahi ez duen gune bat. Troll garaia bizi dugu, eta ahots asko desagertzeko zorian. Aspaldian gero eta ahots gehiago, iritzi gehiago twitter sarean egotearen, parte hartzearen, jarraitzearen kontra. Euskal #komunitatea beste zerbait izan daitekelakoan, begirunez, ilusioz […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Hamalau milakoak

Uda honetan inoiz baino gehiago, sekula baino hobeto, eta inoizko ondoen eta gustura ibili naiz mendian. Uda emankorra izan da, kanpamendu basea Orbaizetan izanik, Irati aldean erreza da batean eta bestean ibiltzea. Arburua 1061 m. Azalegi 1165 m. Berrendi 1354 m. Erondoa 1041 m. Errozate 1345 m. Ezkanda 1203 m. Latxaga 1204 m. Loigorri 1075 […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi musika

bidea garrantzitsua da

Domeka Larrabetzun. Athleticen ajea eta pandemiak kalea girotu dute. Jendea asko dago eguzkipean. Hori Bai gaztetxean Nafarroatik etorritako Ibil bedi taldeak bi pase egingo ditu. Lehen saiokoak atera dira gaztetxetik, eta badirudi pozik datozela kalean gora. Gaztetxera hurbildu, eta atoan bete dira aulkiak. Kantuan hasi aurretik txaloak. Hasi eta jarraian girotzen doa gaztetxea. Bigarren pase […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi literatura teknologia berriak transmedia

Itsasoaren isiltasuna

Etxean aspertuta nengoen. Mutikoak mugikorretik youtubeko gauzak pantailan ikusten erakutsi berritan, pantaila txikikoa egongelan ikusteko froga egin nahi nuen. Youtuben bilaketa egin eta pelikula lasai ikusteko. Ondo jezarrita edo etzanda, aukeran. Eta eskuak libre. Le silence de la mer hautatu nuen, ezer ere jakin barik. Ez norena zen, ez nongoa, ez noizkoa. Frantsesez gainera, eta […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

El Drogas

Hunkituta. Dokumentala ikustean, eta are gehiago bukatzean. Rockumentala. Txantrea, Barricada, rocka eta beste borroka batzuk. Lekukotasunak, memoria,kantuak eta bizitza. Adiskideak, maitasuna, heriotzak eta haserreak. Bizitza, rocka. Kontatzeko modua. Hunkigarria egin zait bart El Drogas dokumentala ikustea. Beti atsegin izan ditut Enrike Villarreal El Drogas eta bere hainbat proiektu musikal. Barricada zalea izan naiz beti. Amaiera […]