hitzak batuz idaztea, esatea eta dieraztea gauza handia da gero
hitzak batuz idaztea, esatea eta dieraztea gauza handia da gero
Jaien alde, lanaren alde, ikastearen alde, drogen alde, bizikleten alde, mendiaren alde, bertsoen alde, erlijioen alde, itsasoaren alde…. hipokresiaren kontra. Beti. Zortzikoa Mayabetik idatzi berri du Jon Sarasuak, berak esan, kazetariak entzun, ostean idatzi eta naiz.eus atarian jende askok irakurri duen kontuaren harira, batez ere izan duen erantzun zaparrada, sortu duen kalapita, eta izan den […]
Aspaldian ez diot astindu askorik eman blogari. Izan ere, gero eta gehiago, sare sozialetan ematen dugu denbora gehien. Baina haizeak daramatza berbok. Eta ia ezer ere ez da geratzen gero. Blogak ez daude modan, badakigu. Baina idatzi eta irakurtzeko hor daude beti. Bilatzaileetatik erortzen gara batzutan blog interesgarrietan, edota zerbait zehatza nahi dugulako ari gara […]
Urtea pozik hasi dut.Asmo berrien bila ari nintzen, lan berri baten bila alegia. Eta sare sozialek horretarako ere bere balioa dutela ikusi dut. Gogorra da batzutan norberaren egoera edo ezintasuna sarean azaltzea. Baina, jende on asko dago bazter guztietan. Eta bazterretik, ertzetik ari garenean, aldamenean sentitzen dituzu asko. Eta oso eskertzekoa da hori. Urrian idatzi […]
Twitter toxiko bat hedatzen ari da. Eztabaidak kalapita bilakatzen dira, iritzi ezberdinak hasarre sortzaile, begirune falta, enpatia eza… inork nahi ez duen gune bat. Troll garaia bizi dugu, eta ahots asko desagertzeko zorian. Aspaldian gero eta ahots gehiago, iritzi gehiago twitter sarean egotearen, parte hartzearen, jarraitzearen kontra. Euskal #komunitatea beste zerbait izan daitekelakoan, begirunez, ilusioz […]
Lagun bat joan zaigu. Idazlea, kazetaria, sortzailea. Hasier Etxeberria. Euskal kultura, hizkuntza, nazioa, gastronomia, telebista, sarea… zer ez duen astindu urte hauetan guztietan. Asko maite genuen. Eta gaur sarea bor borka dabil. Bihotzez. Maitasunez. Gogoratzen. Hasier gogoan hasier gaiari buruzko Txioak Hasier Etxeberriaidazle eta lagun handia https://t.co/9er2SLeg36 pic.twitter.com/pNRQO5ZLaO — Susa literatura (@armiarma) 2017(e)ko martxoak 29
2000. urtean sortu genuen Jabi Zabalak eta biok irratia.com Euri apur bat egin du geroztik. Bidea emankorra izan da. Zentsu askotan. Komunikazioan, hedabideetan, herrigintzan, ekonomian, kulturan… Ez dugu etsi hala ere. Hemen jarraitzen dugu. #bidegorritik Eta orain ekin diogu berriro be irrati emankizun bat baino gehiago izango den bide berri bati. Irratitik abiatu gara, ikusentzunezkoak […]
Asko idatzi esan adierazi zabaldu eta hedatu da Gasteizko herri harresiaren inguruan. Desobedientzia hedatzen ari den seinale. Arduraz jokatzen duen gazte mugimendua erditik kentzeko boterea lanean ari da, berak dakien moduan. Arduratsu erantzun zaio hemendik errepresioari, zigorrei eta kartzelari. Gasteizko irudiak mundu osoan hedatu diren bezala, badira gertuagotik irudi hoiek ez zabaltzeko lana hartu dutenak, […]
Barre egiteko, bazilatzeko, ondo pasatzeko, kezka agertzeko, salatzeko, margotzeko, alaitzeko, edozertarako… Faltan botatzen genuen, adierazi… eta asmatu dugu antza: Inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dut #Napartheid bezalako komiki fantzinea. Barre egiteko bederen. Eta kezka hedatzeko…. bidenabar — gaztelumendi.eus (@iPtx) January 19, 2015 Asteazkeneko azala. Aieteko Adierazpenaren aldeko sarea zabaldu du Ekuadorko agiriak. @H28aldizkaria-ren sorrera. pic.twitter.com/t6Lm0fgluc — […]
2004ko abenduarekin, neguaren atarian abiatu zen proiektu hau. Hasieratik informazioa, iritzia eta trukea lantzeko asmoarekin. Diseinua, irudia, software librea, ideia berriak eta eztabaida sustatzeko gogo itzelarekin. Garaian garaiko teknologiak, aukerak, tresnak ezagutuz eta frogatuz… urtez urte, aroz aro… lekukotza digitala ematen, uzten. Argazkiak.org | gaztelumendi.org zaharra © cc-by-sa: gaztelumendi 2004ko abenduko sarrera batzuk, oraindik gordeta […]