Kategoriak
hurrengo geltokia pasahitza

Sare sozialen alde

Jaien alde, lanaren alde, ikastearen alde, drogen alde, bizikleten alde, mendiaren alde, bertsoen alde, erlijioen alde, itsasoaren alde…. hipokresiaren kontra. Beti. Zortzikoa Mayabetik idatzi berri du Jon Sarasuak, berak esan, kazetariak entzun, ostean idatzi eta naiz.eus atarian jende askok irakurri duen kontuaren harira, batez ere izan duen erantzun zaparrada, sortu duen kalapita, eta izan den […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi pasahitza

Artikulu gutxi eta txio asko

Artikulu bat osatzeko berbak batzen ari naiz. Hitzaldi batek, eta haren kronikak ekarri duelako gaia hizpidera. Jon Sarasuak, bertsolari txapelketak, eta gaiari kantatzeko moduak aztertu ditu. Kantatzen ez direnetan jarriaz fokua, edo mikroa. Eta arrabotsa sortu da. Dialektika gutxi, eta kaka asko. Zoriondu dutenetako askok ez dute anitz maite egungo bertsogintza, barrutik ahots apalen bat, […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi larrabetzutik pasahitza

Etxahun Lekue: Txapelak poz itzela eman dit, 
heldutako mezu guztiek be bai

Zorionak Etxahun, txapelduna zara . Bai, ez da nire buruari inoiz derrigortzat ipinitako gauza bat, baina sari polita da. Txapelak poz itzela eman dit eta zorion moduan heldutako mezu guztiek be bai. Herrian be jendeak poztasunez hartu du gainera. Bai eta badaukat hori eskertu beharra, egia da jende askok orain zoriondu nauela, baina beste batzuk […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus pasahitza su-etena | ceasefire | tregua

Kutxa eta txistuak

Arretaz eta harriduraz irakurri ditut Kutxako arduradun honen hitzak gaurko egunkarian. erakunde jakin bati emandako txistukadak eta beste erakunde jakinei emandako txalo zaparradek bertsolaritzaren kultur jarduerari berari zein mesede edo kalte egiten dioten hausnartzera gonbidatu nahi ditu bertaratu zirenak Bertsolaritzaren kultur jarduerari zein mesede egiten dioten ez dakit, eta kalterik bai? Bertan batutako 9.000 entzuleek, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi pasahitza

Bertsolaritza eta apustuak

Asaldatuta somatu genuen Andoni Egaña 7K-ko elkarrizketa ezin luzeagoan. Argiako hari@ak ideia bati heldu dio, eta hari horri jarraitu gura nioke. Luzeago, zer pentsatua emango duelakoan. Ez da egon ez baimenik ez irabazirik, ez bertsolarientzat, ez Bertsozale Elkartearentzat. Euskaldunoi beti iruditu zaigu ekimena gauza ona dela eta batzuentzat txarra da. Geldirik egongo balira, hobe. Apustuen […]

Kategoriak
pasahitza

Maletillen matxinada sagardotegian

Larunbat gauez Lizeaga sagardotegian. Maletillen matxinada. Izen handiak: Egaña, Paya, Silveira eta Lujanbio. Eta beste ziento erdi baino gehiago maletilla. Maletillak dira, aurreko Gipuzkoako bertsolari txapelketaren karietara, GARAk asmatutako bertso jokoan aritu diren bertsozaleak. 300dik gora izan ziren partehartzaileak, eta batzuk saria ere jaso zuten. Urteko lehen txotx gaua izango zen gutako gehienontzat. Sagardo berria […]

Kategoriak
pasahitza

Zakilixutek bai G puntua

Gaia aproposa OlariaGarentzat. Gaiari zotzak atera dizkio baina. Gehiago gura duenak… G puntua, bertsolaritza, nor hasiko adarra jotzen? Grazia puntua behintzat, Goizero eskaintzen digu, Gosari ederra paperezkoa… Beste behin ere, Zakilixut eleGante.