Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Euskal Herria

Guk irakurri eta munduari erakusteko moduko liburua Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez plazaratu da Euskal Herria izeneko liburua, eta Hektor Ortega Prest! aldizkariko kazetariak ondu du, argazki ederren laguntzarekin. Hektor Ortega historialari eta kazetaria Sua edizioak argitaletxean ari da aspaldion lanean, Euskal Herria liburuak izeneko atalean. Aldizkarigintzan orain arte, liburu tematikoak koordinatzen ditu aspaldi honetan, […]

Kategoriak
larrabetzutik

Urkoren argazkiak

Argazki erakusketa dago Hori Bai gaztetxean. Larrabetzu 2.0 ekitaldi sortaren barruan, beste ekitaldi bat. Ez azkena. Urko laguna da, Madrilen ikasten du, baina sareak asko elkartu gaitu. Beragaz berba asko egiten dut, bere adineko gazteekin baino gehiago agian. Sortzailea da, eta aspaldion argazki kamaragaz dabil topera. Eta herrian bere lehen erakusketa antolatu dugu. Hori Bai […]

Kategoriak
pasahitza

Maletillen matxinada sagardotegian

Larunbat gauez Lizeaga sagardotegian. Maletillen matxinada. Izen handiak: Egaña, Paya, Silveira eta Lujanbio. Eta beste ziento erdi baino gehiago maletilla. Maletillak dira, aurreko Gipuzkoako bertsolari txapelketaren karietara, GARAk asmatutako bertso jokoan aritu diren bertsozaleak. 300dik gora izan ziren partehartzaileak, eta batzuk saria ere jaso zuten. Urteko lehen txotx gaua izango zen gutako gehienontzat. Sagardo berria […]