Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia larrabetzutik

Euskararen ezagutza eta erabilera Larrabetzun

Euskaraldia dator, eta bezperetan badaukagu kezkatuta egoteko arrazoirik. Aurten datu asko plazaratu da. Udaberrian Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herrian 2021ean egindako neurketaren emaitzak plazaratu eta argitaratu zituen. Udazkenean, herriz herrikoak ezagutzen ari gara. Eskualde mailako datuak jakin genituen Txorierrin eta herrikoak aztertzen ari gara orain. Hizkuntzaren erabilera eta ezagutza aztertuko ditugu gaur Larrabetzun. ????? @slklusterra Maialen […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi musika

bidea garrantzitsua da

Domeka Larrabetzun. Athleticen ajea eta pandemiak kalea girotu dute. Jendea asko dago eguzkipean. Hori Bai gaztetxean Nafarroatik etorritako Ibil bedi taldeak bi pase egingo ditu. Lehen saiokoak atera dira gaztetxetik, eta badirudi pozik datozela kalean gora. Gaztetxera hurbildu, eta atoan bete dira aulkiak. Kantuan hasi aurretik txaloak. Hasi eta jarraian girotzen doa gaztetxea. Bigarren pase […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik

Bizitza txakurra

Aztoratuta daude lau hankakoak. Gure urte amaierako ospakizunek beldurtu izutu zoratu egin dituzte baserrietako zein kaleko txakurrak. Haien beldurra ez digu askorik axola. Aztoratuta gauzkate lau hankako txakurren bi hankako jabeek. Beraien txakurrek botatakoek edertu egin dute gure paisaia azken urteotan. Kalez kale, etxeondo eta bide bazterrak. Parke edo atari. Berdin du. Guztietan ageri dira […]

Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus larrabetzutik maitatasunetik

Neska mutikoekin oinez egiteko ibilbide laburrak

Domekarekin, gure neska mutikoak kalera irtengo dira. Ordubete, asko jota kilometro baterainoko distantzian. Neurri berria da, beharrezkoa, eta kalera irten eta oinez ibiltzea be aukera bat izan daiteke. Horregatik, Larrabetzun errez egiteko zazpi ibilbidetxo prestatu ditugu eta sarean zabaldu. Egunero ibilbide ezberdin bat egiteko aukera eskainiz. Larrabetzuko zazpi ibilbide, egunero bat PDF moduan deskargatzeko aukera.

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Txaloak, leiho eta balkoietako elkartasuna

Italian leihora atera zen emakume argentinarra. Ez zuen inor somatzen inguruan. Eta pentsatu zuen txaloka hasi beharko liratekela, eta osasun arloan lanean, dena emanez ari ziren haiek omendu beharra zegoela. Eta bideoz grabatu eta lagunei bidali zien. Eta mezua hedatu eta txalo zaparradak egiten hasi ziren. Han. Italian. Handi gutxira geratu ginen gu ere itxialdian. […]

Kategoriak
i+g ikusi eta ikasi larrabetzutik pasahitza

Bertso eskola birtualak

#etxeangeratu eta bertsoaz gozatu Asteon bertsotan egiteko ere aukera baliatu dugu. Distantziak eta isolamendua ez dira oztopo. Whatsapp bidez ibili gara Larrabetzuko bertso eskolan, eta Hori Bai gaztetxean batzen garenean bezain ondo aritu gara. Pirinioko bertso eskolan berriz, distantzia edo lan kontuengatik hurbildu ezin dutenak ere elkartu gara. Esperientzia ona. Larrabetzuko bertso eskola Astelehenean hasi […]

Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

#etxeangeratu #COVID19 Eguneroko kronikak

Herri osoa isolatuta. Babesa. Auzolanaren bertsio berria. Telelana ahal duenak. Ikasleak etxean ikasten. Toki publikoak itxita. Ezagutzen ez genuen egoera bat bizitzen ari gara. Eta arduraz jokatzeko sasoia da. #COVID19 Asko dugu ikasteko, irabazteko. Ea denon artean ondo egiten dugun. Hasi besterik ez gara egin, eta agian luzea eta zamatsua egingo zaigu. Elkartasunez, pazientziaz, buruarekin, […]

Kategoriak
EUS gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi larrabetzutik

Euskaraldia | Ni prest!

Zergaitik Belarriprest? Berbagune Larrabetzuko plazan.#Euskaraldia bizi bizi hasi da urian eta herritarrak prest. pic.twitter.com/pV3ozBiFDD — EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) 2018(e)ko irailaren 21(a) Zer da #Euskaraldia?Noiz?Zelan?Nogaz?Zertarako? Buruan galdera ugari #darabilgu eta bideo honek argitu baietz!https://t.co/TXa3XwO84l — EUSKARALDIA Larrabetzu (@darabilguEUS) 2018(e)ko urriaren 16(a) Jende asko batu da Koldo Izagirre idazlea entzun eta euskarari buruzko solasaldian parte hartzera#EuskaraldiaAlorretik lurrera […]

Kategoriak
agit/prop Elikadura burujabetza hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

Baiona burujabetza eta aldaketaren hiriburu bilakatu du Bizi! mugimenduak

Duela 5 urte Alternatiba eguna antolatu zuen Bizi! mugimenduak Baionan. Bilbo eta Iruñean ere egin du bidea ekimenak. Eta berriro Baiona bilakatu da aldaketa eta burujabetzaren hiriburu. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko proposamenari, burujabetza prozesuek hartu diote neurria. Mundu bat bildu da Baionan, euripean, lurrak eta guk euria eta ura behar ditugulako. Ospatzeko sasoia da. Egun […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik

Oskar Alegria eta biok

Udan ezagutu nuen Oskar Alegria. Eako poesia egunetan. Ia urtero joaten naiz Eara. Lehenengoz zegoen bertan bera. Eta lagun talde itzela batu ginen. Mitxel Sarasketarekin joan nintzen ni. Mitxel ere lehenengoz. Oso oroitzapen ona utzi dit Eako asteburuko egonaldiak. Kuadrilla handia osatu genuen, eta oso giro onean pasatu genituen barikutik domekara artekoak. Banan-banan agurtu -udalekuetako […]