Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi musika

bidea garrantzitsua da

Domeka Larrabetzun. Athleticen ajea eta pandemiak kalea girotu dute. Jendea asko dago eguzkipean. Hori Bai gaztetxean Nafarroatik etorritako Ibil bedi taldeak bi pase egingo ditu. Lehen saiokoak atera dira gaztetxetik, eta badirudi pozik datozela kalean gora. Gaztetxera hurbildu, eta atoan bete dira aulkiak. Kantuan hasi aurretik txaloak. Hasi eta jarraian girotzen doa gaztetxea. Bigarren pase […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Hori Bai 50 urte lotu barik

Aspaldian ari gara korrika, arineketan, karraderan… batetik bestera, lotu barik. Euskararen alde, kulturgintzan, mugimendu bizia da Hori Bai gazte elkartearena ere. 1965. urtean sortu eta urtez urte, Larrabetzuko Andra Mari kaleko 23an iraun du zutunik Hori Bai gaztetxeak. Urte guzti hauetan, teilatupe honetan egosi dira gure herriko kontu asko eta asko. Kili Kiliak, sasoi bateko […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Suaren gainean dantzan

Gaur be, suaren gainean dantzan! Aupa Hori Bai! argazkia: gorka ercilla

Kategoriak
i+g ikusi eta ikasi larrabetzutik musika

Intxurtxu erakusketa: intxaur egurretik soinuak eskuz egitera

Urdin Baraiazarra artista hutsa da. Kitarjolea, alaia, aktiboa… baina bere etxeko tradizioari heldu eta eskusoinuak eskuz egiteko gai be bada, bere aitite zanak egiten zituenak modukoak. Baraiazarra soinu denda historikoa da Gernikan, eta bere aititite erregoitiarra trikitilaria zan. Soinu saltzaile eta afinatzaile aparta da Kepa ere, Urdinen aita. Eta aurten, Urdinek gaztetxean erakusketa bat egitea […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik musika

Herri bat martxan (larrabetzu / hori bai gaztetxea )

Gazte eguna Larrabetzu Herri bat martxan Gaur ‪#‎gaztegune‬ 1985etik ospatzen den Larrabetzuko Gazte Eguna. Giro ona, ekitaldiak, kontzertua, djak, parranda, dantza, harremanak, gazte mugimendu bizi baten aldarrikapen gau eta eguna. Herri bat martxan, duda barik. Herri bat dantzan, lotu barik. eta urtero bezala…. egunsentiak ez gaitu ikaratuko. Gaur gaueko kontzertuan: Itziarren Semeak (Mungia, txozna rock) […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus i+g ikusi eta ikasi larrabetzutik

Sare sozialak berbagai gaztetxean

Sare sozialak izan ditugu mintzagai Larrabetzuko gaztetxean. Dozena bat lagun batu eta dinamika parte hartzaileak egin ditugu. watxap Gaztetxean gehienek erabiltzen dute telefono bidezko mezularitza azkar sistema modazkoa. Gaztetxeko taldea daukate antolatuta, eta mezu azkarren bidez kordinatzen dituzte gauza asko. Erabakiak hartzeko ez dutela erabiliko adostu dute, batzar batean. Erabilgarritasuna ikusten diote. Gehienek egun osoan […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik musika

Gazte eguna Larrabetzun

Asteburu honetan, 1985etik ospatzen dugun eguna dugu herrian, gazte eguna. Hori Bai gaztetxearen egun nagusia, urteko egunik neketsuena, zoragarriena… ederrena. gauez, gainera kontzertu ederrekin batera, gau elektronikoa ere izaten da gaztetxean, dantzan egiteko aproposa…. joango gara, informazio eta irudi gehiago eskaintzen, apurka apurka. bitartean, gaztelumendi.org gune honen look berriarekin utziko zaituegu…. apropos> 🙂

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Bi hitz Kukutza gaztetxeari buruz

Maiz joan izan naiz Kukutzara. Aspalditik. Egon izan naiz bazkaltzen, teterian, kontzertuetan, bileretan, jairen baten, geratzeko leku bezala, egoteko… Kontzertu onak ikusi ditugu hor, eta maiz. Azkenengoz domekan joan ginen etxeko guztiak. Euria ari zuen, eta merkatua zegoen deitua bertara. Erosi genuen kafea, poster zapatista bat, kontsultatu genituen liburuak, aldizkariak, jostailuak, erropa…. Giroa zegoen, erresistentzia […]

Kategoriak
larrabetzutik

Herriko eskola eta Hori Bai auzolanean

herrigintza oinez ikasten da Herri giroaz berba asko egiten da. Giroa eta herrigintza zerutik eroriko balira lez. Giroa sortu egin behar da, saiatu, baldintzak bilatu, eragin, proposatu, egin, lagundu. Gurean aspaldion, giro itzela dabil. Ekimen ugari eta ezberdinak ari dira sortzen, eta sarritan ekimenok alboko indarrak ere baliatzen dituzte, aurrera egiteko. Herri bizia da gurea, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

gaztetxeen marketing estrategiak

fotokopietatik sare sozialetara Sare sozialen garaia bizi dugu, Internet esatea gitxi da. Irudi animatuak, logotipoak, bideoak, musika uztartzen dira gure eguneroko konexioetan. Mezuak bidali, jaso eta errepikatzen ditugu. Agenda bete deialdi ditugu, eta sarritan zeinera joan ez dakigula aritzen gara. Gaztetxeetan, zuri beltzeko fotokopiekin jokatu izan da sarritan. Baina ari da aldatzen hori ere. Ikasi […]