hitzak batuz idaztea, esatea eta dieraztea gauza handia da gero
hitzak batuz idaztea, esatea eta dieraztea gauza handia da gero
10.000 laguneko komunitatea osatzea lortu du GARA eta naiz: komunitateak. GARAren kontrako expolioa jakitera eman zenetik, herriz herri asko izan dira mugitu diren lagunak. Egin diren harpidetzak. Eta gaur arratsaldean 10.000 harpidedunen marka gainditu du komunitate horrek. Zoriontzekoa dena. Ikertzekoa. Ikastekoa. Gogoratzeko. âš¡ï¸ â€œ10.000 GARA/naiz: komunitateaâ€ ðŸ—žï¸ Sarean agertzen ari diren mezu, irudi, iritzi eta […]
sare sozialak, blogak, internet, sarea, lagunak eta norbera pantaila aurrean. 13 urtez ekinean. ezinean. ahaleginean. gaur ere abenduaren 3a da. ea zer diozuen, irakurtzen zaituztedalako. aspalditik. hemen nago eta asko pozten naiz. oraindik. 13 urte, besterik ez 2004ko euskararen egunean jarri zen martxan gaztelumendi bloga. orduz geroztik ahal izan dudan guztia idatzi eta kontatu […]
Gaurkoa ez da hitz jolasa. Baina hitz egiteko parada ematen du. Zer kontatzen dugu? Zenbat kontatzen dugu? Kontatzen ote dute gurekin? istorioa Twitter bidez arreta jartzen duzu ekitaldi batean. Eta etiketari erreparatu. Eta TL osoa mezuz betetzen hasten da. Kontaketa. Eta oharkabean konturatzen zara, erabiltzen duzun hizkuntzan, mintzo zaren horretan, idazten duzunean… ez duela inork […]
Aspaldi ari gara Kataluniara begira euskaldunok. Hizkuntza, kultura, ekonomia eta geografia bat erakutsi diote munduari aspaldian. Munduari begira egon dira beti Mediterraneotik. Kantauri itsasoak, Bizkaiko golkoak… mundura eroan gaitu beti. Itzuli gara. Baina ez dakit munduari so ote gauden. Nahi nuke. Eta horregatik jarraitzen dugu Kataluniara begira. Euskal Herrian Kataluniara begira #noraBIDEA >>> #INdependentzia http://t.co/qfDa0EUT7o […]
Kazetaritza ez da delitua, dio mezuak. Eta horrela irakurri dugu sarean, hedabideetan jaso, irratian entzun eta telebistaren baten ikusi. Iraitz Salegi gaztea epaituko dute maiatzean Madrilen, Gazte Danbadako irudiak eta albisteak Topatu.info bidez hedatzeagatik. Hedabideetako kazetarien sustengua Eta poztekoa da 400 atxikimendu baino gehiago batzea salaketa honetara. Garai berriak, akusazioaren larritasuna eta Adierazpen Askatasunaren aldeko […]
Sare sozialak izan ditugu mintzagai Larrabetzuko gaztetxean. Dozena bat lagun batu eta dinamika parte hartzaileak egin ditugu. watxap Gaztetxean gehienek erabiltzen dute telefono bidezko mezularitza azkar sistema modazkoa. Gaztetxeko taldea daukate antolatuta, eta mezu azkarren bidez kordinatzen dituzte gauza asko. Erabakiak hartzeko ez dutela erabiliko adostu dute, batzar batean. Erabilgarritasuna ikusten diote. Gehienek egun osoan […]
Asteroko albistegia egiten dugu telebistan. Astero ideia berri batekin hurbiltzen gara Deustuko estudioetara. Azken asteotan, gorrekin zerbait egitekoa piztu zitzaigunetik, zelan egin pentsatzen aritu gara. Eta uste baino hobeto atera zaigu. Zeinu hizkuntzan aurkeztu dugu albistegia. Guk ez, beraiek. Alvaro Euskal Gorrak federazioko lehendakaria da. Maitanek interprete bezala egiten du lan, eta euskalduna da gainera. […]
Letren herria dugu Andoain. Euskaldunon Egunkariaren itzala, Berriaren argia. Letrak ere saritu ohi dituzte Andoainen, Rikardo Arregiren omenez. Letrek, euskarazkoek berezik kultur parkea ere badute, Martin Ugalde zenaren izenean. Letren herri bilakatuko dugu gaur arrastian ere, LetrARTean ekimenarekin. Finean; kultura eta artea, informazioa eta komunikazioa edota Internet eta teknologia berriak jorratuko ditugu alde zaharreko Itzala […]
martxoak 1. Gasteiz Hala Bedi irrati libreak antolatuta Komunikazio alternatiboaren eragin soziala goiburu zuten jardunaldiak burutu ziren aurreko asteburuan Arabako hiriburuan. Kurdistango gonbidatuak ireki zituen eztabaida eta hitzaldi saioak, eta larunbatean, eguerdi aldean Fermin Sanchez (Saregune.net) eta bioi egokitu zitzaigun komunikazio alternatiboa eta teknologia berriak hizpide hartzea. Hala Bedi erreferentzia ona da komunikazio alternatiboaren eremuan. […]