hitzak batuz idaztea, esatea eta dieraztea gauza handia da gero
hitzak batuz idaztea, esatea eta dieraztea gauza handia da gero
Gaur ere, bai, gaur ere Euskararen eguna da. Atzo ere izango zen agian, bihar izan daiteke. Baina gaurkoa, aspaldi, Telesforo Monzon eta Manu de la Sotak nazioarteko euskararen egun izendatu zuten. Gaur bezalako egun batez, ez horren aspaldi, hasi nintzen blog honekin. Egunotan, hamaikatxo gai otu zaizkit idazteko. Eta egunero, zeozertxo idazten dugun arren, beti […]
2004ko abenduaren 3n sortu nuen nire lehendabiziko bloga. Eta geroztik, lantzean behin; batzutan sarri, maiz gutxi, eta ahal dudanero botatzen ditut nire aldarri kezka eta burutazioak hemen. Bloga zen, webgunea da, irudia hitza soinua bideoak txioak… sartzen ahal dira hemen. Garai batean feed back ugari zegoen, parte hartzea esaten genion. Gaur gehiago da artxibo digital […]
gaur, orduan kendu zizkiguten berbak irakurtzeko gogoa daukat. gogoratzeko gogorik eduki ez arren, ez genuke ahazterik nahi. oroituz, akordatuz idatzi ahal izan genituenak. ikasitakoa. eta gaur, oraindik, idazten jarraitzen dugu. irakurtzen. esaten. ikusten. erresistentzia ariketa da oraindik, euskaraz idatzi, irakurri, ikusi eta esatea. bizi garela adieraztea. bagarela. Herria eta hizkuntza lotzen dituen hau da gure […]
Pantaila aurreko orduak emankorrak izaten dira. Irakurtzeko, esateko, erantzuteko, ikasteko… edozertarako. Batzutan, isiluneak luze joaten dira. Eta ematen du ez gaudela, ez daukagula zer esan… zer eskaini. Bestetan, eduki arren, gogotsu ibili arren denbora barik ibiltzen gara, eta ezin bota, ezin esan, ezin adierazi. Bestetan gogorik ez agian, edo lotsa, edo begirunea… auskalo. Baina, idazteko […]