Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

Berriz hemen

Gaur ere, bai, gaur ere Euskararen eguna da. Atzo ere izango zen agian, bihar izan daiteke. Baina gaurkoa, aspaldi, Telesforo Monzon eta Manu de la Sotak nazioarteko euskararen egun izendatu zuten. Gaur bezalako egun batez, ez horren aspaldi, hasi nintzen blog honekin. Egunotan, hamaikatxo gai otu zaizkit idazteko. Eta egunero, zeozertxo idazten dugun arren, beti […]

Kategoriak
agit/prop

Hemen hasi zen dena

Mende hasierarekin, blogintza izan zen Internet berriko aurrerapen handienetako bat. Norberak nahi zuena idatzi, adierazi eta argitaratzeko aukera. Blogak ezagutu genituen. Frogatu. Eta sarean abiatu. Plataformak sortu ziren, eta gerora pertsonalizatzen joan gara. Garai hartakoa da nire lehen bloga. Abenduaren 3an abiatu, eta azokan zehar idazten eta kontatzen. Zirikatzen eta hausnartzen. Eta hedatzen. Isil isilik […]

Kategoriak
agit/prop covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

[ leihotik mundura ] 20:20

Komunikazioa. Komunitatea. Gure leihoek hori erakutsi digute. Krisi sakon honetan, leihoak eta balkoiak bilakatu dira komunikazioa eta harremanen ordezko. Nola gauden ikusteko, arnasa hartzeko, lagun eta auzokideekin hitz egiteko, eta munduari gure berri emateko. Leiho teknologiko bat ireki dugu, sarean. Komunikazioa lantzeko, teknologia berriak (bideoak, streaming-a, txatak, sare sozialak) baliatuko ditugu. Gorka Julio Teketen eta […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

15 urte hemen idazten, esaten, aldarrikatzen, entzuten, pentsatzen

2004ko abenduaren 3n sortu nuen nire lehendabiziko bloga. Eta geroztik, lantzean behin; batzutan sarri, maiz gutxi, eta ahal dudanero botatzen ditut nire aldarri kezka eta burutazioak hemen. Bloga zen, webgunea da, irudia hitza soinua bideoak txioak… sartzen ahal dira hemen. Garai batean feed back ugari zegoen, parte hartzea esaten genion. Gaur gehiago da artxibo digital […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

10 urte blog honetan

2004ko abenduarekin, neguaren atarian abiatu zen proiektu hau. Hasieratik informazioa, iritzia eta trukea lantzeko asmoarekin. Diseinua, irudia, software librea, ideia berriak eta eztabaida sustatzeko gogo itzelarekin. Garaian garaiko teknologiak, aukerak, tresnak ezagutuz eta frogatuz… urtez urte, aroz aro… lekukotza digitala ematen, uzten. Argazkiak.org | gaztelumendi.org zaharra © cc-by-sa: gaztelumendi 2004ko abenduko sarrera batzuk, oraindik gordeta […]

Kategoriak
#Patakon ikusi eta ikasi

Patakon astoa eta biok telebistan

Bart Jon Artanok ETBko nagusiak aztoratu ditu, erreportaia eskaini die albistegietarako. Eta hona etortzekoak dira grabatzera. Askizura. Nik neure aldetik, modu naturalenean azaldu asmo diet nire bidaia. Etorri dira kamara eta Jon. Askizun, Serorategi txakolindegiaren aurrean hasi gara grabatzen. Oinez jarraitu dugu. Mahasti artetik oso plano onak daude atzean itsasoak lagunduta. Politak irudiak. Ederra eguna. […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

7 urtez idazten

Atzo zen, Durangon. Gaur hemen. Bihar han. Badira zazpi urte, blog honetan idazten hasi nintzela. Eta zazpi urte, jendeak irakurtzen duela. Geroztik sortu dire berriak, eta hobeak. Eta kementsuagoak, eta apalagoak. Interesanteak eta jantziak. Idazteari, irakurtzeari, sortzeari, ikasteari… ez diot utzi oraindik. Denetarik pasa da zazpi urteotan, gauza askotaz mintzatzeko parada izan dugu. Izan dira […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi larrabetzutik

Aupa Tobaritx!

Agirre lehendakariari buruzko dokumentala egiteko enkarguarekin zetozen. Agirre, autodeterminazioa eta batasuna izango zuen izenburu. Zuzendaria eta gidoilariarekin batera bazkaldu nuen. Gerraz aritu ginen, Burdinezko gerrikoa ezagutu nahi zuten, bertatik bertara. Hegazkinlari alemaniarra non erori zen erakutsi nien, eta ordurako Euzkadi eta Eguna egunkarietako kronikak ondo irakurriak zituzten. Behelainoa dut gogoan Lokalizazioak egiten ari ginen, balizko […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Intxortatik Euskal Herrira

Elgetako Espaloia kafe antzokia 2010ko maiatzaren 23an – egunon Iban… zelan doaz gauzak? – Ez dok asteburu lasaixa izan. Atzo goizeko 03:00ak arte bideuaren formatua zala-eta burrukan. Gaur goizian 09:00etatik idatzi batzuk egitten, harreraguneko kontrol guztia daroian ordenagailua izorratuta… baiña denboraz larri bagabiz be etarako juau. Donostiatik jatok informatikarixa, laster helduko dok. -Aste osoa holango […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus teknologia berriak

Bost urte hemen idazten

Bloga sortu eta abiatu nuen gaur bezalako egun batean. Aspalditxo. Egunak astiro doaz zain dagoenarentzat, arintxoago dabilenarentzat… etorri eta joan. Badatoz egunsentiak, lainotsuk sarritan, ilun jarraitzen dugu batzutan, argi daukagula ematen du, argitzen saiatu arren aroa ez da dagoen onena… euria ari du oraindik, inetasiak ez digu parekoa ikusten uzten, eguzkitsu datorrenean, itsutu egiten gara… […]