Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7 musika

Deustuko Gazte Lokalarekin kezkatuta

Gutun bat jaso zuten Gazte Lokalekoek. Deustun 26 urtean mantendu duten kulturgunea itxi behar dutela. 15 egun horretarako. Eta mugitzen hasi dira. Eta zelan. Ekintzak areagotu dituzte, jende gehiago batzen da beraien bileretara, indartu egin dute kaleko dinamika, eta sustenguak -lehendik ere bazuten nahikoa- gehitu dira. Telebistan eta irratian suertatu zait Deustuko Gazte Lokalaren inguruan […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia telebista

Korrika

Euskal Herria ezagutu, maitatu eta gozatzeko aukera Julen Kaltzada euskaltzaleak sekulako memoria dauka. 1980an Korrika zelan asmatu eta abian jarri zuten kontatu zuen aurrekoan Hamaika telebistan. Nik bota nion gonbidapena, eta esperientzia itzela izan zen berarekin emandako ordu bakoitza. Gaur gauean Julen Kaltzada eta biok @HamaikaTb​n egongo gara #Korrika berbagai hartuta. Julenek esateko asko dituhttps://t.co/GKfLom4Kdz […]

Kategoriak
agit/prop

Agur Hasier

Lagun bat joan zaigu. Idazlea, kazetaria, sortzailea. Hasier Etxeberria. Euskal kultura, hizkuntza, nazioa, gastronomia, telebista, sarea… zer ez duen astindu urte hauetan guztietan. Asko maite genuen. Eta gaur sarea bor borka dabil. Bihotzez. Maitasunez. Gogoratzen. Hasier gogoan hasier gaiari buruzko Txioak Hasier Etxeberriaidazle eta lagun handia https://t.co/9er2SLeg36 pic.twitter.com/pNRQO5ZLaO — Susa literatura (@armiarma) 2017(e)ko martxoak 29

Kategoriak
agit/prop bakegileak hurrengo geltokia ikusi eta ikasi su-etena | ceasefire | tregua telebista

BAKEA baldintza behar beharrezkoa

Bake bideak puri purian dabiltza aspaldion. ETA ez da erakunde armatua izango apirilaren 8tik aurrera. Desarmea gauzatuko dute Bakearen artisauek, ehundaka lagunen laguntzarekin. Baldintzak. Egoera. Politika. Herrigintza. Bakea. La Paix Maintenant, une exigence populaire LA PAIX MAINTENANT, une exigence populaire por lautrecampagne Thomas Lacoste errealizadore, kazetari eta editorea ezagutu berri dut. Lanean ari da. Elkarrizketa […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus musika

Doctor Deseo Radio 3 irratiaren kontzertuetan, GARA egunkarian edo sarean | narratiba berriak

Begirada ezberdina lantzeko, zer eta zelan kontatzen dugun ikustea ere garrantzitsua izaten da. Estetika, hitzak, adierazpenak, estiloa, begirada eta kontaketa bera…. Doctor Deseo #miradadistinta Igual y diferente. Una mirada distinta lana aurkeztu zenetik hilabeteak pasatu dira, eta ordudanik makina bat ordu, saio eta ideia zuzendu ditugu proiektu honetara. Narratiba posible guztiak horretara bideratu ditugu, eta […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

ARGIA aldizkariko lagunekin elkartasuna

Mozal legeari jarraituta, atxiloketa baten berri emateagatik zigortu gura izan dituzte ARGIA eta bere lantaldeko Axier Lopez kazetaria. Adierazpen askatasunaren kontrako neurri honek, informatzeko eskubidea ez ezik, informatua izatekoa ere urratzen du. Euskal Telebistako Egunon Euskadi saioan, horretaz mintzatu eta gure elkartasuna adierazi diogu mahaikideoak Axier Lopez laguna eta ARGIA aldizkariko lantaldeari. ARGIA Mozalik gabe […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Gora!

Pentsatze hutsarekin…. Bereziak izango dira Euskal Herriko jairik onenak. Une gutxi batzuk falta dira txupinazorako, eta guztiak eztanda egingo du. Aldaketaren Nafarroan, hiriburu historikoan…. Iruñea eta jaia, zuri gorriz. Etengabe. Gora Iruñea! Egitarau indartsua peñek eta herri mugimenduek ere antolatu dutena. Aurkezteko moduan ere nabari da egiten ari diren jauzia ze tamainakoa den. *Hiruzpalau gune […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi teknologia berriak telebista

Korrika badator

Gero eta gutxiago falta da. Giroa somatzen da jadanik… herrietan Korrika batzordeak sortzen, egitarauak, Kulturala…. eta sarean pil pilean dabilta dagoeneko bideoak eta aipamenak. ‘Euskal Trainspotting’. «Choose euskara!», martxoaren 14an, #Korrika Edinburgon. https://t.co/TD5gZWTxSn http://t.co/X5Ri0DfkYx — Aitor Agirrezabal (@aagirrezabal) February 20, 2015 Bart telebistan ere dokumentala berriro bota dute, eta lagunen aipamenek eroan naute berau berriro […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Adierazpen askatasunaren alde eta xenofobiaren kontrako aldarria

Charlie Hebdo agerkariaren kontrako atentatu ankerraren ostean, egindako gogoetak, ikusitako bideoak eta zenbait iritzi.

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Telebistan

Udazkenarekin telebistan parte hartzeko aukera eskeini zidaten Egunon Euskadi saioko lantaldeko arduradunek. Eskoziako erreferendumaren bezperetan Miarritzetik erantzun nien saiatuko nintzela erantzuten. Eta ondo pentsatu ostean, erabakia. Eta ausartu eta zenbait solasalditan parte hartzeko aukera izan dut. Kataluniako gaia, Podemosen hazkundea, PPren ustelkeria izan dira orain arte gai nagusi edo izarrak, eta gaiok kudeatzen moldatu naizelakoan […]