Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia telebista

Korrika

Euskal Herria ezagutu, maitatu eta gozatzeko aukera Julen Kaltzada euskaltzaleak sekulako memoria dauka. 1980an Korrika zelan asmatu eta abian jarri zuten kontatu zuen aurrekoan Hamaika telebistan. Nik bota nion gonbidapena, eta esperientzia itzela izan zen berarekin emandako ordu bakoitza. Gaur gauean Julen Kaltzada eta biok @HamaikaTb​n egongo gara #Korrika berbagai hartuta. Julenek esateko asko dituhttps://t.co/GKfLom4Kdz […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Hori Bai 50 urte lotu barik

Aspaldian ari gara korrika, arineketan, karraderan… batetik bestera, lotu barik. Euskararen alde, kulturgintzan, mugimendu bizia da Hori Bai gazte elkartearena ere. 1965. urtean sortu eta urtez urte, Larrabetzuko Andra Mari kaleko 23an iraun du zutunik Hori Bai gaztetxeak. Urte guzti hauetan, teilatupe honetan egosi dira gure herriko kontu asko eta asko. Kili Kiliak, sasoi bateko […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi teknologia berriak telebista

Korrika badator

Gero eta gutxiago falta da. Giroa somatzen da jadanik… herrietan Korrika batzordeak sortzen, egitarauak, Kulturala…. eta sarean pil pilean dabilta dagoeneko bideoak eta aipamenak. ‘Euskal Trainspotting’. «Choose euskara!», martxoaren 14an, #Korrika Edinburgon. https://t.co/TD5gZWTxSn http://t.co/X5Ri0DfkYx — Aitor Agirrezabal (@aagirrezabal) February 20, 2015 Bart telebistan ere dokumentala berriro bota dute, eta lagunen aipamenek eroan naute berau berriro […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus larrabetzutik

korrika Euskal Herri osoan

Andoainen hasi zen, duela hamar urteko Egunkariaren itxiera gogoratuz, atzo gurean, gaur beste nonbaiten, bihar han… eta domekan azkenik Baionan bukatzeko. Gaur denok horretaz mintzatu gara, pozik, alai. gogoan ditugu herriko uneak, irudiak, koloreak, giroa, gogoa eta ilusioa. Korrika hori dana delako. Eta gehiago. Korrika zazpi Euskal Herriak dira, hamaika herri, amets ugari…. emozioa. Txikienek, […]

Kategoriak
agit/prop

Hizkuntza eta aldarrikapenak

Gaur jet lag apur batekin esnatu gara. Ordu bat aldatzea nahikoa izan da, ezker hankagaz altxatzeko. Mezuak irakurtzen hasi, eta okerreko bidetik sartu Korrikari buruz lagun batek idatzitakoa. Eta horren gainean gabiltza twitter bidez, gaurko gaia bada. Horregatik bada, egunean zehar laburrean idatzitakoak, orain luzeago, lausoago idazteko gogo berezi hau. Zer da Korrika? Korrika, Euskal […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Korrika badator

Zer falta da ba? Tuteran hasi eta pausoz pauso dator, bihar hasi eta gaur da hemen, gero hor, atzokoa etorkizun dugu. Tuteran hasi eta Nafarroa zeharkatuko du, behin eta berriz, herriz herri herrialdeak josiko ditu, eta mugak eta errekak gainditu, zubiak eta tunelak igaro, gauak eta egunak eman, eta ez da nekatzen, ez da gelditzen. […]