Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura transmedia

Oskar Alegria zine zuzendariarekin berbetan

Handia da Oskar Alegria. Baina apala da oskar alegria. Zinema zuzendaria, poeta bisuala. Antropologoa, enmatologoa edota etnografoa izan zitekeen. Artista. Edo beste gauza asko. Hizkuntzalaria, albaitaria, geografoa edo astronauta. Zinemaren bidea hartu du berak. Ikusentzunezkoak. Eta oso film esanguratsuak egin ditu gure zinema petralaren historiarako: Emak bakia baita (2012) Emak Bakia baita, oskar alegriaren film […]

Kategoriak
agit/prop bakegileak hurrengo geltokia ikusi eta ikasi su-etena | ceasefire | tregua

Gora Euskal Herria

Historia egiten duten egunen lekukotasuna 2017ko apirilak 8. Historikoa. Gauza asko esan daitezke iragan larunbatean Baionan bizitakoetatik. Adjetiborik gabe geratuko ginateke ziurrenik, bertan batutako milaka lagunek pentsatu sentitu eta egin zutenaren inguruan. Baina Euskal Herrian; herri mugimenduetan, elkarteetan, erakunde sozial eta politikoetan dagoen kapital publikoa azpimarratzea litzateke garrantzitsuena nire ustez. Urteetako esperientzia metatuak ekarri gaitu […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia telebista

Korrika

Euskal Herria ezagutu, maitatu eta gozatzeko aukera Julen Kaltzada euskaltzaleak sekulako memoria dauka. 1980an Korrika zelan asmatu eta abian jarri zuten kontatu zuen aurrekoan Hamaika telebistan. Nik bota nion gonbidapena, eta esperientzia itzela izan zen berarekin emandako ordu bakoitza. Gaur gauean Julen Kaltzada eta biok @HamaikaTb​n egongo gara #Korrika berbagai hartuta. Julenek esateko asko dituhttps://t.co/GKfLom4Kdz […]

Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

Afghanistan emakumeen eta zinemaren begiradatik

افغانستان🌍#Afghanistan zinema eta emakumeen begiradatik 🎞 Una mirada #feminista y cinematografica 📽A feminist and cinematographic look pic.twitter.com/xcNiMNWuI3 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 29 Emakume afganistandar batzuekin bi film ikustera joan gara gaur City Plaza hoteletik. Gizonezkoak eta umeak ere hurbildu dira. Eta gune okupatu boluntario aktibistak izan gaituzte ondoan. Roya film house ekoiztetxeko bi lan […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Basque to the future

Etorkizuna gaur da. eta guk #basquetothefuture deitu diogu. Eta behinola filmeak bota zituenak, gaur errealitate bide dira. Etorkizuna gaur dela ematen du #BasqueToTheFuture Marka handiek baliatu dute, eta guk? #BackToTheFuture pic.twitter.com/sEPWQojB1L — gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) October 21, 2015 Zerbaitetan asmatu zuen filmeak, edo markak jakin dute egokitzen? #BacktothefutureDAY egunerako bideo aproposa https://t.co/9CuOCzx8NB — gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) October […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi teknologia berriak telebista

Korrika badator

Gero eta gutxiago falta da. Giroa somatzen da jadanik… herrietan Korrika batzordeak sortzen, egitarauak, Kulturala…. eta sarean pil pilean dabilta dagoeneko bideoak eta aipamenak. ‘Euskal Trainspotting’. «Choose euskara!», martxoaren 14an, #Korrika Edinburgon. https://t.co/TD5gZWTxSn http://t.co/X5Ri0DfkYx — Aitor Agirrezabal (@aagirrezabal) February 20, 2015 Bart telebistan ere dokumentala berriro bota dute, eta lagunen aipamenek eroan naute berau berriro […]

Kategoriak
larrabetzutik

Txorierri asmakuntza barria dala eta…

Heldu da Aikorrefur gure atarira. Asteon be, lurrean topatu dot, beste propaganda orri batzuekaz batera. Azalari erreparatu eta Sabin Arana bertan, eta aitortu behar dot nahiko aranista naizela…. holangoetan. Eta irakurtzeari ekin diot. Ez zait gatxa egin azaletik mamira joatea, tartean galtzua kenduta…tartean diñot.. askotxo dalakoan. Eta Sabin Arana historiazalearen kontuak irakurri ditut. Onartu behar […]

Kategoriak
literatura musika

Itoiz zenbat urte

Egunotan Itoiz dabil inguruan. Atzo artikulu polita idatzi zuen Anartzek GARA egunkarian Itoizen lehenengo diskoaren inguruan, 30 urte joan dira Donibane Lohitzuneko estudioan grabatzera sartu zirenetik. Asteon bukatu dut Zulo bat uretan nobela be, Itoizko urtegiak urez estali behar dituen herrietan kokatzen den liburu irakurgarria. Zenbait egunez, erabat harrapatuta izan nauen Inigo Aranbarriren lana. Itoizen […]