Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

El Drogas

Hunkituta. Dokumentala ikustean, eta are gehiago bukatzean. Rockumentala. Txantrea, Barricada, rocka eta beste borroka batzuk. Lekukotasunak, memoria,kantuak eta bizitza. Adiskideak, maitasuna, heriotzak eta haserreak. Bizitza, rocka. Kontatzeko modua. Hunkigarria egin zait bart El Drogas dokumentala ikustea. Beti atsegin izan ditut Enrike Villarreal El Drogas eta bere hainbat proiektu musikal. Barricada zalea izan naiz beti. Amaiera […]

Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

Afghanistan emakumeen eta zinemaren begiradatik

افغانستان🌍#Afghanistan zinema eta emakumeen begiradatik 🎞 Una mirada #feminista y cinematografica 📽A feminist and cinematographic look pic.twitter.com/xcNiMNWuI3 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 29 Emakume afganistandar batzuekin bi film ikustera joan gara gaur City Plaza hoteletik. Gizonezkoak eta umeak ere hurbildu dira. Eta gune okupatu boluntario aktibistak izan gaituzte ondoan. Roya film house ekoiztetxeko bi lan […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi larrabetzutik

Lucio dokumentala gurean

badok>eztok dokumentalak eta eztabaidak Gaur Lucio dokumentala ikusiko dugu herrian. Anarkista, albañil, faltsifikadore, banku ebazle… ideia batzuen alde, bere modura burrukatu den gizon nafarraren historia. Hilero dokumentala ikusten hasi gara 2010. urtean. To shoot an elephant, urtarrilean Brad Will beste gau bat barrikadetan, otsailean Lucio, martxoan Euskal Herria helmuga, apirilean Patri Muñoz zuzendaria etorriko da. […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

nor zen Brad Will?

* badok>eztok dokumentalak eta eztabaidak Larrabetzun Brad Will, beste gau bat barrikadetan. Dokumental horixe ikusiko dugu gaur iluntzean Larrabetzuko Aretxabalan. Brad Will New Yorkeko bideoaktibistaren bizitza laburbiltzen duen lana. Brad Will Oaxacan, Mexikon hil zuten, manifestazio eta mobilizazio herritar batzuen inguruko lanak grabatzen ari zela. Dokumentalaren hasieran, bere bizitzako azken uneak ikusten ahal ditugu, berak […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Itsasoaren alaba dokumentala gurean

Josu Martinez, Txaber Larreategik eta Ibai Castrok grabatu, idatzi eta ekoiztutako Txapela eta bere alabari buruzko Itsasoaren alaba dokumentala gurean be ikusi ahal izango dugu. Zinemaldian ere sekulako arrakasta izan zuen filmeak, areto txiki, gaztetxe eta kultur etxe ezberdinetatik ere egin du bidea. Larrabetzun, eguazten honetan iluntzeko 8etan izango da Anguleri kultur etxean. Mikel Goikoetxea […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus literatura musika teknologia berriak

Palestinan Checkpoint Rock aurkezten izan da Fermin Muguruza

EHZ jaialdian ikusi genuen dokumentala, euskarazko azpitituludun estrenaldian. Heletara hurbilduak ziren zenbait musikari ere. Lehenago Donostian izan ginen, diskoa aurkeztu zutenean. Filme dokumentalaren aurkezpenerako hainbat musikari hurbildu ziren orduan ere Gipuzkoako hiriburura. Baina hunkigarria da askoz ere, Palestinako aurkezpenaren irudiok ikustea. ETB3k beste erreportaia interesgarri bat damaigu oraingo honetan, sareratu eta guztion eskura jarri du. […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Itsasoaren alaba

Bilboko Capitol aretoa bete zuen filmeak estrenoan. Josu Martinez zuzendari. Txaber Larreategi edizioan. Ibai Castro filmatzen. Haize Goikoetxea protagonista, Txapela bere aita GALek hil eta urteetara. Oroitzapen ariketa bat. Ezagutzerik izan ez zuen aitaren lagunek, burkideek, adiskideek, militantzia urteetako kideek kontatua. Filmea hemen eta han ari dira ematen. Eta solasaldiak egiten dituzte gero. Eta webgune […]