Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

El Drogas

Hunkituta. Dokumentala ikustean, eta are gehiago bukatzean. Rockumentala. Txantrea, Barricada, rocka eta beste borroka batzuk. Lekukotasunak, memoria,kantuak eta bizitza. Adiskideak, maitasuna, heriotzak eta haserreak. Bizitza, rocka. Kontatzeko modua. Hunkigarria egin zait bart El Drogas dokumentala ikustea. Beti atsegin izan ditut Enrike Villarreal El Drogas eta bere hainbat proiektu musikal. Barricada zalea izan naiz beti. Amaiera […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Txaloak, leiho eta balkoietako elkartasuna

Italian leihora atera zen emakume argentinarra. Ez zuen inor somatzen inguruan. Eta pentsatu zuen txaloka hasi beharko liratekela, eta osasun arloan lanean, dena emanez ari ziren haiek omendu beharra zegoela. Eta bideoz grabatu eta lagunei bidali zien. Eta mezua hedatu eta txalo zaparradak egiten hasi ziren. Han. Italian. Handi gutxira geratu ginen gu ere itxialdian. […]

Kategoriak
agit/prop

“maitasun adierazpena”

Marian errugabea da, maite zaituztegu esan arren. Igor eta Mattinen torturak salatzeko egindako adierazpenak, behintzat ez du terrorismoa goratzen. Herritarrak beldur ziren, maitasun adierazpen horrek kartzela eta alkatearen inhabilitazioa ekarriko ote zuen… eta tira, behintzat horretan geratu da. Maite zaituztegu baina, gerra oihu bilakatu da. Mezua ikusi dugu kamixetetan, pegatina eta pankartetan. Mezua musu bilakatzen […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi literatura

Asel Luzarragaren delituak

Argazkiak.org | Asel askatu, behin eta berriz © cc-by-sa: gaztelumendi Asel Luzarraga elkarrizketatu dogu asteon irratia.com saioan. Txiletik Euskal Herrira zuzenean, aspaldikok partez. Kartzelatik urten arren, oraindik etxean atxilotuta dago euskal idazle eta blogaria. aselaskatu.org ekimeneko lagunekin auzolanean Asel elkarrizketatu dogu, eta egia esan gauza ikaragarriak, sinestezinak eta gogorrak bota dizkigu handik. Baina gertatzen ari […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Urte barri barri

…dekonak ez dekonari, guk ez deku eta guri ezpabe txarri belarri. Kantan eta jantzan hasi du urtea. Urteko lehenengo argiak, kanpoan harrapatu gaitu, etxeratzeke. Eta zer eskatuko zer eskatu, hasi gara endredoan. Eguna joan, eguna etorri asmatu ezinik ondiño. Ze izengo ete da…. Ez dakigu, baina zerbaiten bila bagabiz ibili. Nora ete goazen ez dakigun […]

Kategoriak
agit/prop

Astebete Ino barik, egunero Inogaz

Astea egin du dagoeneko Arrasateko alkateak espetxean. Egunero ari gara gogoratzen, egunero daukagu zerbait. Baina Ino eroan zutenetik, oraindik sinestu barik gaude guztiok gertatutakoaz. Arrasaten nabil egunero, Ino bera ezagutzeko parada izan dut. Andre atsegina, langile porrokatua, eta egun hauetan guztietan frogatu dudanez, oso maitatua gainera. Aste bete Ino barik, baina herrian kezka egunetik egunera […]