Txoko Gorria magazinaren barruan, astero Euskal kulturari buruzko emankizun labur bat Bilboko 97 irratian. Lehenengoa entzungai podcast bezala.
Txoko Gorria magazinaren barruan, astero Euskal kulturari buruzko emankizun labur bat Bilboko 97 irratian. Lehenengoa entzungai podcast bezala.
No Other Land, Basel Adra, Rachel Szor, Yuval Abraham, Hamdan Ballal Palestina, 2024, 92’ No Other Land dokumentalak Basel Adra palestinarra jarraitzen du, Masafer Yattako bere herria armadaren eraiste eta kanporaketen aurrean defenditzen saiatzen den bitartean. Istorioan, Yuval Abraham kazetari israeldarrarekin egiten duen lankidetzak bi munduren arteko alde handia erakusten du: Basel okupazioaren eta ziurgabetasunaren erdian […]
Asteburua aspaldiko hotzena izan da gurean. Ean, egutegiak tokiz aldatu dituen ekitaldiak antolatu dituzte. Lehen, uda betean Poesia egunak izan ohi ziren kostaldeko herri txiki eta eder honetan. Iaz neguan antolatu ziren egun pare bat, eta aurten ere bai. Ez dakiguna da datorren urtean horrelako saririk izango dugun. Zapaturako Miren Agur Meaberen hitzaldi oso poetikoa […]
Etxean aspertuta nengoen. Mutikoak mugikorretik youtubeko gauzak pantailan ikusten erakutsi berritan, pantaila txikikoa egongelan ikusteko froga egin nahi nuen. Youtuben bilaketa egin eta pelikula lasai ikusteko. Ondo jezarrita edo etzanda, aukeran. Eta eskuak libre. Le silence de la mer hautatu nuen, ezer ere jakin barik. Ez norena zen, ez nongoa, ez noizkoa. Frantsesez gainera, eta […]
Hunkituta. Dokumentala ikustean, eta are gehiago bukatzean. Rockumentala. Txantrea, Barricada, rocka eta beste borroka batzuk. Lekukotasunak, memoria,kantuak eta bizitza. Adiskideak, maitasuna, heriotzak eta haserreak. Bizitza, rocka. Kontatzeko modua. Hunkigarria egin zait bart El Drogas dokumentala ikustea. Beti atsegin izan ditut Enrike Villarreal El Drogas eta bere hainbat proiektu musikal. Barricada zalea izan naiz beti. Amaiera […]
Handia da Oskar Alegria. Baina apala da oskar alegria. Zinema zuzendaria, poeta bisuala. Antropologoa, enmatologoa edota etnografoa izan zitekeen. Artista. Edo beste gauza asko. Hizkuntzalaria, albaitaria, geografoa edo astronauta. Zinemaren bidea hartu du berak. Ikusentzunezkoak. Eta oso film esanguratsuak egin ditu gure zinema petralaren historiarako: Emak bakia baita (2012) Emak Bakia baita, oskar alegriaren film […]
2000. urtean asmatu genuen euskarazko irrati digitala. Aitzindaria izan zen. Eta Internet bidez euskarazko irratigintzara jauzia eman genuen, Bilboko irrati libre batetik, modem batetik, eta ordenadore bat faxaren lineara konektatuta. Bertsio, izaera eta modu ugari hartu ditu gure irratigintzak gerora. Eta 2018ko udazkenean, asteroko podcast saioa egiten dihardugu oraindik, jo ta ke! Laister #bidegorritik saioa […]
(H)ilbeltza 2018 | Asteburu euskandinaviar bat Baztanen Zer ari da gertatzen Anizen? Istorio beltz #beltza Baztanen@ilbeltza pic.twitter.com/XY86pfEKv5 — patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urtarrilak 21
Udan ezagutu nuen Oskar Alegria. Eako poesia egunetan. Ia urtero joaten naiz Eara. Lehenengoz zegoen bertan bera. Eta lagun talde itzela batu ginen. Mitxel Sarasketarekin joan nintzen ni. Mitxel ere lehenengoz. Oso oroitzapen ona utzi dit Eako asteburuko egonaldiak. Kuadrilla handia osatu genuen, eta oso giro onean pasatu genituen barikutik domekara artekoak. Banan-banan agurtu -udalekuetako […]
Ø§ÙØºØ§Ù†Ø³ØªØ§Ù†ðŸŒ#Afghanistan zinema eta emakumeen begiradatik 🎞 Una mirada #feminista y cinematografica 📽A feminist and cinematographic look pic.twitter.com/xcNiMNWuI3 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 29 Emakume afganistandar batzuekin bi film ikustera joan gara gaur City Plaza hoteletik. Gizonezkoak eta umeak ere hurbildu dira. Eta gune okupatu boluntario aktibistak izan gaituzte ondoan. Roya film house ekoiztetxeko bi lan […]