Kategoriak
97 irratia agit/prop podcast Zinema

Nor(k) Nori Zer?!

Txoko Gorria magazinaren barruan, astero Euskal kulturari buruzko emankizun labur bat Bilboko 97 irratian. Lehenengoa entzungai podcast bezala.

Kategoriak
97 irratia agit/prop Euskal Herria Mikel laboa musika playlist rocka soinu banda

Negu Gorriak

Bertolt Brecht idazlearen poema bat. Mikel LaboarenGaberako aterbea. Txerokee. Negu Gorriak. Musika.
Elkartasuna. Bazterketa eta arrazakeriaren kontrako borroka. Iruñea. Negu Gorriak / Derecho a techo. Faxismoaren eraso bortitza.
Abesti baten, talde baten eta gure historia hurbilaren errepaso bat, etorri datozen belaunaldi berriei eskainia. Memoria.

Kategoriak
gaztelumendi.eus literatura musika

Laboa eta poesia

LP bat osatu zuen Susak Mikel Laboaren urteurrenean. Gaur kantuok entzuten aritu naiz. Hamar dira, hainbat poeten kantuekin. Baina antologia ederra sortu dugu euskaldunok Mikel Laboaren kantuekin. Belaunaldiz belaunaldi txertatuta daude. Poza eta tristura hartzen dut horrekin. Poza Laboa gogoratzen dugulako. Artista handia, bitxia, berezia bezain apala. Tristura galdu genuelako. Baina badakigu jakin, ezer eta […]

Kategoriak
agit/prop ETA ikusi eta ikasi

Josu eta Santi gogoan

Biharamunean idazten dut. Amets gaizto baten ostean. Gogorra da azaroaren 20a euskaldunontzat. Aurre egin diogu, baina oso gogorra da. Ankerkeria bortitzena baliatu du Estatu terrorismoak euskaldunon kontra. Amorruz. Mendekuz. Memoria ariketa ere bada azaroaren 20 hau, eta iazkoa. Eta aurrekoak. Guztiak. Etsaiak Santi Brouard hil zuenean, musika klasean nengoen. Piano baten ondoan. Kantuan hasteko. Gogoan […]