Kategoriak
97 irratia agit/prop podcast Zinema

Nor(k) Nori Zer?!

Txoko Gorria magazinaren barruan, astero Euskal kulturari buruzko emankizun labur bat Bilboko 97 irratian. Lehenengoa entzungai podcast bezala.

Bilboko 97 irrati librean, irratsaio berri bat jarri da martxan. Asteazken goizetan Mikel irratikideak TXOKO GORRIA jarri du martxan. Irratiaren inguruko kolaboratzaileak eta lagunak batu ditu goizeko magazine horretara. Asteazken goizero, 9:30etatik 11:00etara zuzenean egingo du irratsaioa.

Hiru galdera: Nor(k)? Nori? Zer?

Negu Gorriak

Gaberako aterbea poema eta abestiari buruz. Ceutan gertatutakoaren harira, Negu Gorriak izenaren, abestiaren istorioa irratian kontatua.

Werner Herzog zinegileari Donostia saria

Werner Herzog zinegileari eman zioten Donostia saria Zinemaldian. Euskal Herriarekin eta euskal kulturarekin duen lotura sakona nabarmendu zuen berak 2026ko irailaren 18an saria jasotzean.
Euskara eta bertsolaritza: Euskara goratu zuen, eta “hizkuntza harrigarria, Europako zaharrena” dela adierazi zuen. Gainera, bertsolariengandik sentitzen duen miresmena azaldu zuen: euskara jakin ez arren, urtero YouTube bidez bertsolaritza txapelketa jarraitzen duela aitortu zuen. “Ez dakit zehazki zertaz ari diren, baina parte sentitzen naizen komunitate bat dagoela sumatzen dut” azaldu zuen.
Aurten, Euskal Herriko Bertsolari txapelketa martxan izanik, Werner Herzog gonbidatu beharko lukete Iruñeko finalera abenduan.

Inurri itsuak

Aste honetan zinema aretoetan eskainiko dute Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen Igor Legarreta zuzendariaren filma. 1935eko Algortan. Itsasertzean barku handi bat geratu da harrapatuta, eta barruan ikatza darama. Inguruko baserritarrak, gauez ikatzaren bila abiatu dira. Herri barruko hikamikak, haserreak. Familia baten kontakizun gordina. Pelikula ederra. Zinemara joateko gonbidapena. Euskarazko pelikula bat. Oso ona.

Nor(k) Nori Zer?! 001

podcast / irrati emankizuna 97 irratian: