Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

zertarako nahi ditugu blog euskaldunak?

Aingeru Epaltzaren gogoeta entzun berri dugu euskalerria irratian, podcast bidez, twitter sarean bere mezu bat ikusi ostean, amaierako esaldiak egin digu klisk! [audio:http://euskalerriairratia.tok-md.com/Epaltza%20mar8.mp3] Eta atoan galdera etorri zait burura? @AEpaltza zertarako behar ditugu bloger euskaldunak?https://t.co/kBRbJcCIkO pic.twitter.com/o3PSkEzzD9 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 9 Blog euskaldunak Euskarak behar ditu. Herriak behar ditu. Tresnak behar ditugu. Edukiak behar […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

irratia.com nickdutnik telebista saioan

zer da podcast bat? galdetzen dizu telebista aurkezleak, eta wikipediako definizioari adibide pratikoa jartzen dio gero. irratia.com bota dute telebistatik. Elkarrizketa eta zuzeneko irudiak. Nickdutnik euskarazko telebistan lehenengo Interneti buruzko saioa da, eta gugana ere jo dute. Asko gustatu zaigu erreportaia-elkarrizketatua. Mila esker Sara, Garazi, Arantza eta Ruben!

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

sare sozialak hizpide

Iruri Knörr eta Katixa Agirre izan dira gurekin. Berbaz. Elkarrizketa digitala izan da gaurkoa. Sareari buruz. Sare sozialak. Facebook, tuenti, twitter… sare sozialak dira. Interesgarria da fenomeno hau. Eta hor ari gara gu ere, sartuta. Eta sekulako azalpenak eman dizkigute bi neska gasteiztarrek. Badakite zertaz ari diren. Eta elkarrizketan murgildu gara… oso oso gustura. Jabik […]

Kategoriak
teknologia berriak

20001101 irratia.com sortu genuela 8 urte

Erraz esaten da. 2000ko udazkenean hasi ginen irratia.com egiten. Horretan jarraitzen dugu, eta hiruzpalau irudi ordukoaz akordatzeko. Tas Tas irrati libreko faxaren linea baliatu genuen iMac bat eta modema sartzeko irc kanal bat sortu eta entzuleak alboan izan genituen, txateatzen asteazkena zen, eta fermin muguruza elkarrizketatu genuen euskarazko irratigintza digitalari ekin genion, gure 2000efektua izango […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Hasi gara eta ez da gitxi

Urriarekin, martxan dago martxan egon beharreko guztiak. Normaltasuna, ordutegi berriak, promesak gauzatzen edo ez… eta batez be erritmoa. Musikaren erritmora mugitzen hasi gara… eta holan hobeto ezta? Lagun batek esan dit, blogak twitter itxura hartu duela, what are you doing? galderari erantzuten nabilela etengabe… eta agian egia izango da. Agian bai. Blog hau, zuekaz harremanetan […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

info7 irratian teknologia berriak hizpide hartuta

Info7 irratian ere abian da ikasturte barria. Urriarekin, kolaboratzaileen txanda be heldu da dagoeneko, eta nik neuk adibidez, astero teknologia berriak hartuko ditut hizpide, Talaiatik mikroespazioan. Albistegien ostean bota ohi dute atal hori. Interneten berriz, egun berean zintzilikatu ohi dute. Hasteko, ez dut gai konkreturik izan lehen aste honetan. Entzuleak agurtu, gaiarekin jarraituko dugula ohartarazi, […]

Kategoriak
teknologia berriak

irratia.com frogak egiten

Podcasting garaia bizi dugu. Euskaraz gutxi dago, eta promozionatzea ere ez da txarra izango. Euskara eta mp3 formatua ez zaizkigu arrotzak, baina hala ere emaitza gutxi ikusten da. Frogatxo hau egin dut, sarean ikusi dudan gune bati erreparatuta. Saiatu naiz, egin ditut klik batzuk, eta hona hemen emaitza:

Kategoriak
teknologia berriak

irratia.com gogotsu abiatu dugu 2.3 bertsioan

Udazkena, euria hiriburuan. Estudiotik Bilboko zeru grisa ikusten da. Jimmy Arrabiten sintonia hasten da, eta teknikariek argi gorria pizten digute. Gure txanda da, Jabi eta biok prest gaude, nork bere ordenadorea parez pare duela. Argi gorriak, saioa hasi behar dugula diosku, eta musika, hitzak, elkarrizketak, loturak, pantailak, twitter, linkak…. hasi dugu urteroko martxa. Hasi dugu […]