Txoko Gorria magazinaren barruan, astero Euskal kulturari buruzko emankizun labur bat Bilboko 97 irratian. Lehenengoa entzungai podcast bezala.
Txoko Gorria magazinaren barruan, astero Euskal kulturari buruzko emankizun labur bat Bilboko 97 irratian. Lehenengoa entzungai podcast bezala.
Aizpea Goenaga aktorearen / aurkezlearen jarrera salatzeko post bat da hau. Zinemaldia ondo. Bilbora filmak ekartzea ederto. Euskarazko zinemagintza bultzatu behar dugu, hizkuntzari kalte gehiago egin barik. Nahikoa da.
No Other Land, Basel Adra, Rachel Szor, Yuval Abraham, Hamdan Ballal Palestina, 2024, 92’ No Other Land dokumentalak Basel Adra palestinarra jarraitzen du, Masafer Yattako bere herria armadaren eraiste eta kanporaketen aurrean defenditzen saiatzen den bitartean. Istorioan, Yuval Abraham kazetari israeldarrarekin egiten duen lankidetzak bi munduren arteko alde handia erakusten du: Basel okupazioaren eta ziurgabetasunaren erdian […]
Sara Fantova zinema zuzendari bilbotarra etorri da Mugaldeko tabernara. Bere lehen luzemetraiari buruz aritu gara, luze, sakon, interesgarri. Bilbotarra da, SanFranen bizi da. Eta iazko Aste Nagusian zinema errodatzen aritu zen bere ekipoarekin txupinazoan eta Bilboko txoznetan. Aurteno irailean pantaila handian eman dute filma. Eta sei aste iraun ditu Bilboko zinemetan. Sekulako arrakasta. https://ia601302.us.archive.org/22/items/sarafantova97irratian/sarafantova97irratian.mp3 Download […]
Koldo Almandoz zine zuzendaria izan da Mugaldeko tabernan, eta Zeru ahoak seriari buruz, eta euskal zinemari buruz aritu gara berarekin. Olabeagan -Noruegan- grabatu duten noir serie bereziari buruz mintzatu da. Musika zuzenean 15 urtez Koldo Otamendik musikazuzenean.eus atariak 15 urte bete dituela eta, urrian zehar, 15 egunez Euskal Herri osoan burutuko diren 15 kontzertuei buruz […]
Bizkarsoro eta Negu Hurbilak euskal filmak Mugaldeko tabernan. Katti Pochelu Gastibeltza ekoiztetxeko arduraduna eta Ekain Albite Negu kolektibokoa. Euskararen historia hurbil bat kontatzen digu Josu Martinez Santutxuko zuzendariaren filmak. Lehen gerra mundialean abiatzen da, eta mende oso baten euskarak eta euskaldunek jasandako jazarpena biltzen du Bizkarsorok. 2011. urtean kokatuta dago berriz Negu Hurbilak filmak. ETA […]