Kategoriak
agit/prop Euskal Herria euskara hurrengo geltokia Palestina Zinema

No other land | euskarazko azpitituluekin

No Other Land, Basel Adra, Rachel Szor, Yuval Abraham, Hamdan Ballal Palestina, 2024, 92’ No Other Land dokumentalak Basel Adra palestinarra jarraitzen du, Masafer Yattako bere herria armadaren eraiste eta kanporaketen aurrean defenditzen saiatzen den bitartean. Istorioan, Yuval Abraham kazetari israeldarrarekin egiten duen lankidetzak bi munduren arteko alde handia erakusten du: Basel okupazioaren eta ziurgabetasunaren erdian […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Jabier Salutregi: “EGIN izan zen Europa osoan Sabra eta Xatilako sarraskia azalera eraman zuen egunkari bakarra”

Duela 35 urte izan ziren Sabra eta Xatilako sarraskiak. Beiruteko errefuxiatu kanpamenduetan sekulako sarraskia egin zuten palestinarren kontra. egin 40 urte Udako ikastaroan 1982ko gertakari haiek gogoratu zituzten egunkariko zuzendari izandako Jabier Salutregi eta Jose Felix Azurmendik. 40 urte #egin sortu zenetik. Kazetaritza politikoaren jatorriak eta #etorkizuna Jabier Salutregi eta Joxe Felix Azurmendi | @gara_isoto […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Udan ez dago etenik

Ideiak sortzeak eta ideien garapenak udan ez du etenik. (i+g) Komunikazioaren gerrilla freskotu egiten da hondartzan, pankarten brilloa nabarmentzen da eguzkitan… grafitiek kolore biziagoak behar dituzte egun eguzkitsu zein lainotuetan. Lekeition ere #libre #28akereLibre!!! pic.twitter.com/PrEmfR8F4c — Alain Urizar (@alainurizar) July 19, 2014   Harean margotzen dute gorputz biluziek, txoznetan pankartek estaltzen dituzte zuloak, irratietan saio […]

Kategoriak
agit/prop Elikadura burujabetza gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Konprometitu gaitezen!

Atsekabez hartu dut Stephane Hessel agurearen heriotza. Bere azken bi liburutxoekin hurbildu natzaio azken aldi honetan, eta benetan merituzkoa da gizon honen balentria eta gogoeta azkarra. Aspaldian mundu osoan hedatu diren manifesturik ederrenak egin baititu. Borrokarako arrazoiak, zioak, motiboak jarri ditu letraz letra, paperaren gainean. Gurean ere, euskaraturik aurkitu ditugu bere bi liburu eder. Azkar […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

to shoot an Elephant

Gaur mundu osoan To shoot an Elephant [Irakurri To Shoot an Elephant filmari buruzko ARGIAko erreportajea]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus literatura musika teknologia berriak

Palestinan Checkpoint Rock aurkezten izan da Fermin Muguruza

EHZ jaialdian ikusi genuen dokumentala, euskarazko azpitituludun estrenaldian. Heletara hurbilduak ziren zenbait musikari ere. Lehenago Donostian izan ginen, diskoa aurkeztu zutenean. Filme dokumentalaren aurkezpenerako hainbat musikari hurbildu ziren orduan ere Gipuzkoako hiriburura. Baina hunkigarria da askoz ere, Palestinako aurkezpenaren irudiok ikustea. ETB3k beste erreportaia interesgarri bat damaigu oraingo honetan, sareratu eta guztion eskura jarri du. […]

Kategoriak
agit/prop

Palestina zauritua

Imanol Murua Uriak, duela hamar urte (1998an) plazaratu zuen Palestina zauritua kronika liburua. Palestinara joan, eta bertan ezagututakoak, elkarrizketatuak… hurbilpen bat hango egoerara. Hango latzera. Egunotan, hara begira gaude. Zauritua ez ezik, txikitua, zanpatua, heriotzera kondenatutako palestinarrak ikusten ditugu. Hangoak hemen. Ondo egingo digu, barriro be, liburua hartu eta hangoa ulertzen saiatzea. Nor da nor, […]