Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola. Zer gara gu? Nor gara gu? playlist bat etorkizunari kantatzeko.
Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola. Zer gara gu? Nor gara gu? playlist bat etorkizunari kantatzeko.
No Other Land, Basel Adra, Rachel Szor, Yuval Abraham, Hamdan Ballal Palestina, 2024, 92’ No Other Land dokumentalak Basel Adra palestinarra jarraitzen du, Masafer Yattako bere herria armadaren eraiste eta kanporaketen aurrean defenditzen saiatzen den bitartean. Istorioan, Yuval Abraham kazetari israeldarrarekin egiten duen lankidetzak bi munduren arteko alde handia erakusten du: Basel okupazioaren eta ziurgabetasunaren erdian […]
Sarean euskaraz emititu zuen lehen irrati digitala izan zen irratia.com Duela 25 urte izan zen, Bilboko Tas Tas irrati libretik, FMko 97.0 dialetik eta sarean aldi berean. Hori gogoratu, eta urte guztiotan kultura digitalak Euskal Herrian izan duen oihartzunaz aritu gara. Luistxo Fernandez elkarrizketatu dugu. Mr Snoid (Urko Rodriguez) orduko gure entzulearen gogoetak ere entzun […]
Nor naizen baneki antzezlana egunotan Bilboko Arriaga antzokian, Axut eta Artedrama konpainien eskutik. . Kanthoriatik auto-tunera euskal musikari buruzko erakusketa gure hiriburuan. Ximun Fuchs antzezle, gidoilari eta zuzendaria eta Xabi Erkizia musikari eta ikerlaria izan dira 97 irrati libreko Mugaldeko taberna emankizunean.Euskal kultura, hizkuntzaren afera, musika eta antzerkia. Gure soinu banda. Dena izan dugu […]
Gorka Urbizuren argazki bat ikusi, eta hor dauden diskoei begira geratu barik, bilatu eta entzuten jarri gara. Bob Marley & The Wailers taldearen SURVIVAL -Afrika omentzen duen diskotzarra, 1979) eta Haizea taldea bestetik. Eta euskal folk doinu progresiboekin 70. hamarkadan murgildu gara Haizea taldearen bi lanak entzuten. . Garai hartako Izukaitz eta Errobi ere entzun […]
Irulegiko eskua deskubritu zutela urtea ospatu dugu berriki, eta gure hizkuntzaren altxorrik aspaldikoenak Sorioneku jarri gintuen euskaldunok. Euskararen nazioarteko eguna ospatu berri da, eta biharamuna nolakoa den aztertzeari ekin diogu. Letrak eta musika. Markos Gimenoren 101 LETRAKARTEL Joseba Sarrionandiak ez zuen Markos Gimeno Vesga artista ezagutu, baina liburu eder baten bildu ditu ermuarraren palindromoak, kartel […]