Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola. Zer gara gu? Nor gara gu? playlist bat etorkizunari kantatzeko.
Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola. Zer gara gu? Nor gara gu? playlist bat etorkizunari kantatzeko.
Bi hitz esan gura nituzke. Eta aukeratu ezin. Bi. Bi berba. Eta isilik. – Eskerrik asko. Irabazi arte. Agur benur. Gero arte. Aupa, zelan? Baina ez zaizkit ateratzen. Beroaren ondorio, logurea arrazoi. Nork jakin. Ausartu nahi, lotsatu, pentsatu, desiatu… eta berriz lokartu. Ametsetan bai, esango nizkizuke. Eta une goxoetan ere, beharbada. Bi hitz: maite zaitut.
Hasi besterik ez da egin Euskaraldia. Eta aurten negu itxurako udaberrian hasi da. Tokiz kanpo harrapatu nau. Joan jinean. Aurreko edizioetan Larrabetzun egokitu zait, herriko lantaldean gainera. Oraingoan Pirinioetan. Hemengo lantaldean banabil, baina beste bat da erritmoa. Hori beste baterako. Eta nazio mailako ekimena izanik, batean eta bestean zer gertatzen den, zer mugitzen den irakurri […]
Inperioa nork zuzenduko duen erabaki dute bart Ameriketako Estatu Batuetan. Goizean esnatzeko Trump izan dugu. Egun osoan Donald Trump munduko hedabide guztietan. Eskuak burura eroan ditu batek baino gehiagok. Kezka barreiatu da lau haizetara. Irakurtzeko beta hartu ostean, bideo batzuk, esaldi batzuk, irakurketa batzuk batzeko parada izan dut egun osoan. Gogoetarako, hausnarketarako. Eta etorkizuna kolore […]