Kategoriak
agit/prop

Kataluniara begira

Process-a hasi zenetik, denok ikasi dugu katalan apurtxo bat. Maizago joan gara hango kostaldera, diadetan parte hartzeko aukera izan dugu, eta joan etorriko bide ugari egon dira, kultur mailan, musikan bereziki, baina baita beste arlo askotan ere. Independentziaren aldeko herri mugimenduak, ANC eta Omnium elkarteen inguruan hedatutakoak txundituta utzi izan gaitu bat baino gehiago. Ez […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik

2019ko hauteskunde zikloaren ostean

Gogoetarako astea izan da hau. 2019ko apirilaren 28an eta maiatzaren 26an hauteskunde ezberdinak izan ditugu. Espainiako kongresurako apirilean, eta udal hauteskundeak, Batzar Nagusi, Nafarroakoak eta europarrak ere burutu dira. Lau sobre sartu ditugu lau asteko tartean. Aldaketa Bizkaian 📢 Bizkaian #Aldaketa astiro dator, baina ez da gelditzen: 🏠 Abadiño📌 Alonsotegi🏣 Arrigorriaga 🗳 Bakio, Lemoa, Igorre, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

11-9 Egun beltza mundu osoarentzat

Inperioa nork zuzenduko duen erabaki dute bart Ameriketako Estatu Batuetan. Goizean esnatzeko Trump izan dugu. Egun osoan Donald Trump munduko hedabide guztietan. Eskuak burura eroan ditu batek baino gehiagok. Kezka barreiatu da lau haizetara. Irakurtzeko beta hartu ostean, bideo batzuk, esaldi batzuk, irakurketa batzuk batzeko parada izan dut egun osoan. Gogoetarako, hausnarketarako. Eta etorkizuna kolore […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Larrabetzuko emaitzak Europar hauteskundeetan

Inoizko kanpaina sosoenaren ostean, %62ko parte hartzea gure herrian. Ezker abertzalea nagusi -beste behin ere- eta jeltzaleen jeitsiera barri bat. Podemos hirugarren indarra da gure herrian, 30 bototxorekin. Bilbon 8.000 lortu ditu! iturria: naiz.info Balorazio gehiago egiteko, oraindik goizegi da -edo beranduegi gauez- Asko dago esateko, hala ere.

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

#rubajoy ekimena sarean

21:45etan abiatu da ekimena sarean. Kataluniako ezkerretik abiatu dena, ERC eta inguruetatik. Euskal Herrian ere jarraipena izaten ari dena, eta dagoeneko oso minutu gutxian sarean hedatu dena. #rubajoy etiketa asmatu da, biak ala biak berdina direla esateko… ohartarazteko. Euskaraz, galegoz eta katalanez idatzitako eskaera ondoren: #independentzia Hemen jarraitu daiteke etiketaren jarioa eta martxan.

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Libertad Digital Iniziatiba Internazionalistarentzat bozka eskatzen

Hauteskunde giroa nabaritzen den ez dakit, baina sarea bero bero dago. Iniziatiba Internazionalistaren gola batetik, Rubalcaba eta PPren lehia, abstentzioaren gorakada balizkoa… eta Alfonso Sastre buru duen ekimenak beldurra sortu die demokratei. Libertad Digital ikustea besterik ez, klik egin, sinesten ez baduzu. pott data: barre nahikoa egin duzue? hack polita izan da hau ere. Zabaldu […]

Kategoriak
larrabetzutik

HautEZkundeak 09 edo indabak zelan gurago

Hemen egunero dira ospatzen hauteskundeak. Beti gaude kanpaina, beti hautagai, politikari eta enparauak gurean, medioetan, kalean, bizitzan. Sukalderaino sartzen zaizkigu. Baina hemen, hauteskundeek ere behera egiten dute. Abstentzioari erreparatuta, ematen du, gogoa piztu barik, ilusioak amatatzen ari dela politikagintza ofiziala. Indaba jana Herrian indaba bazkari ederra egin genuen atzo, hauteskunde eguneko momentu politena, zoriontsuena… aberatsena […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Internet aldaketarako tresna

Info 7 irratirako tarte bat prestatzen egon naiz egunotan. Estatu Batuetako hauteskundeetan Internetek eta hedabideek izan duten garrantzia aztertzea eskatu didate. Gehiago ala gutxiago, guztioi eragin digute hauteskundeek. Mezuak, twitter, facebook… presente izan ditugu hauteskundeei buruzko tresnak, aipamenak edo mezuak. Paso egitea ere erraza izan da. Telebistan ordea, aspalditik ari zitzaizkigun txapa ematen. Primariak lehenbizi, […]

Kategoriak
bide gorritik | Bilbo Hiria irratia

m9: analisi labur bat Bilbo Hiria irratian

Astelehenero aritzen naiz Bilbo Hiria irratian, Bide gorritik atalean. Herriko gaiak batzutan, Internetekoak bestetan, politika, gai sozialak, kultura… astelehenero gai bat jorratzen dugu Mieltxo Monfortek eta biok. Galdera erantzunetan aritzen gara, barikuro adostutako gaiaren inguruan. Gaur, zelan ez, Euskal Herriko hauteskundeak izan ditugu hizpide. Hego Euskal Herrikoak eta Espainiakoak nagusiki, baina aipatu ditugu ere Ipar […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

m9 hauteskundeak

m7: ostirala, Arrasate zurrunbiloa modurik gordinenean nabarmendu da. ETAk PSEko zinegotzi izandako Isaias Carrasko hil du Arrasaten. Hauteskunde kanpainan zehar, ETAk beste bi ekintza apalago egin baditu ere (telebista antena eta errepetidoreen kontra Bilbon, Derioko PSOEren egoitzaren kontra) Arrasatekoan, modurik gogorrenean erasotu du. Kalean bertan, herritar bat akabatuz. Gogorra. Berriz ere, aurreko estrategiara jauzia. PSOEri […]