Kategoriak
hurrengo geltokia

martxoaren 11 hura

Gaur, goizean sukaldera sartu eta Seaskako egutegia ikusitakoan: to! martxoak 11 du gaur egunak. Eta dagoeneko lau urte igaroak dira. Egun hartan, mantsoago igaro ziren minutuak. Eta pantaila aurreko orduak. Eta mezuak. Eta politikarien esanak. Eta Otegiren mintzoa. Eta trenak ez ziren gehiago igaro. Han geratu ziren. Gogoan duzu egun hura? Akordatzen zara? Orduan ere, […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

m9 hauteskundeak

m7: ostirala, Arrasate zurrunbiloa modurik gordinenean nabarmendu da. ETAk PSEko zinegotzi izandako Isaias Carrasko hil du Arrasaten. Hauteskunde kanpainan zehar, ETAk beste bi ekintza apalago egin baditu ere (telebista antena eta errepetidoreen kontra Bilbon, Derioko PSOEren egoitzaren kontra) Arrasatekoan, modurik gogorrenean erasotu du. Kalean bertan, herritar bat akabatuz. Gogorra. Berriz ere, aurreko estrategiara jauzia. PSOEri […]