Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

gora euskal piratak!

Eztabaida dabil egunotan, sarean eta politikan. ZPren gobernuak, presidenteak eta gobernukideek jakin barik… ekonomiaren aldeko lege berri batean, Interneteko webguneak ixteko proposamen bat zekarren. Hautsak harrotu dira, han eta hemen. Euskaldunok badakigu zer den webgune bat porelmorro ixtea, baina musika deskargak direla kausa… ba ez dago hori onartzeko bat baino gehiago. Hemendik bi gogoeta, gora […]

Kategoriak
agit/prop

Euskal arrantzaleen biziaren alde, negoziazioa #alakrana

Euskal arrantzaleen alde, bizkor mugitzen hasi da gure sarea. Hackin badakigu taldeko lagunek sustatuta, hainbat ekimen ari gara jartzen abian, sarean bertan. Bermeotarrak, euskal kostaldeko bizilagunak… kezkatuta agertu dira, azken orduetan gertakariek hartu duten dimentsioarekin. Argazkiak.org | Alakrana askatu! ceibe! libre! © cc-by-sa: gaztelumendi Somaliako egoerak Madrilen izan duen kudeaketa eskasak, negoziaziorako erakutsitako maila txarrak, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

martxoaren 11 hura

Gaur, goizean sukaldera sartu eta Seaskako egutegia ikusitakoan: to! martxoak 11 du gaur egunak. Eta dagoeneko lau urte igaroak dira. Egun hartan, mantsoago igaro ziren minutuak. Eta pantaila aurreko orduak. Eta mezuak. Eta politikarien esanak. Eta Otegiren mintzoa. Eta trenak ez ziren gehiago igaro. Han geratu ziren. Gogoan duzu egun hura? Akordatzen zara? Orduan ere, […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

m9 hauteskundeak

m7: ostirala, Arrasate zurrunbiloa modurik gordinenean nabarmendu da. ETAk PSEko zinegotzi izandako Isaias Carrasko hil du Arrasaten. Hauteskunde kanpainan zehar, ETAk beste bi ekintza apalago egin baditu ere (telebista antena eta errepetidoreen kontra Bilbon, Derioko PSOEren egoitzaren kontra) Arrasatekoan, modurik gogorrenean erasotu du. Kalean bertan, herritar bat akabatuz. Gogorra. Berriz ere, aurreko estrategiara jauzia. PSOEri […]