Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Adierazpen askatasunik gabe | Demokraziarik ez!

#arteaPabloHaselekin Raperoen, txiolari, kazetari eta kulturaren eta artearen ordezkarien kontrako jazarpena, etengabea bilakatzen ari da. Artista eta sortzaileak adierazpen askatasunaren eskubidea baliatu baizik ez du egiten bere lanean. Gauzak horrela, Espaniar Estatua da, abestien edukiengatik artista gehien errepresaliatu dituen herrialdeen zerrendako lehenengoa. Une honetan, Pablo Hasel kantariaren kartzelaratzearekin, Turkia edo Marokorekin parekatzen ari da, han […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

ARGIA aldizkariko lagunekin elkartasuna

Mozal legeari jarraituta, atxiloketa baten berri emateagatik zigortu gura izan dituzte ARGIA eta bere lantaldeko Axier Lopez kazetaria. Adierazpen askatasunaren kontrako neurri honek, informatzeko eskubidea ez ezik, informatua izatekoa ere urratzen du. Euskal Telebistako Egunon Euskadi saioan, horretaz mintzatu eta gure elkartasuna adierazi diogu mahaikideoak Axier Lopez laguna eta ARGIA aldizkariko lantaldeari. ARGIA Mozalik gabe […]

Kategoriak
agit/prop

Otegi eta Anoeta

Egunotan Madrilen dago arreta. Madrilen Anoeta. Jendetza eta mezu trukaketa belodromoan. Bakea euren asmoan. Belodromoa beteta Anoeta gogoan Hasi da epaiketa poliziaren salaketa herriaren errieta Hitza kendu digute, baina geroan zerbait sortuko den esperoan jarriko dugu arreta ez gaudelako erreta Bakea eta askatasunaren beroan ospatuko dugu eta Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez eta Joseba Permach dira […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus musika

zaindu maite duzuen hori

Iritzi helduak, uste haundikoak, Gure herriaz. Goiz eta arrats berriketan Gure herriaz. Ez dago irratia piztu beharrik, telebistan ikusi edo egunkarietan irakurri barik be, dagoneeko badakizu zertan ari zaizkigun, gizon jakintsuak. Gu hau eta bestea. Zertan ari garen, zertan dihardugun… dena harrapatu dute, dena da garrantzitsua, dena muntaia, sarea. Errealeko futbolaria, unibertsitateko irakaslea den artista […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi musika

Ez dute uzten maitatzen gauean #notimeforlove

Albisteek esnatzen zaituztenean, edo areago… atean kolpe hotsak itzartzea…. zer eta diren kolore guztietako polizia guztiak… etxez etxe ari direnean. 100 etxetara joan dira. Gazteen lokalak, elkarteak, tabernak, txokoak…. dena da zilegi, independentziaren kontra bada. Eta bertsio ofizialak…. horretarako daude, lau haizetara zabaltzeko txakurren zaunkadak. Lumadun txakurrak esaten badiezu, haserretu egiten zaizkizu gainera. Zer dira […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Goenkaleko presoen omenaldia

Errepresioari, debekuei eta judikaturari tururu! egitea ere badago. Amnistiaren aldeko gestorek, ziri ederra sartu diote oraingoan, Arralden presoen aldeko ekitaldia deituta. Aski izan da kartela askatu.org webgunean zintzilikatzea, Dignidad y Justicia talde faxistak, bere debekua eskatzeko. Gero etorri da judikatura, eta prentsa espainola. Jugada konpletoa. Zer, nola eta zergatik egiten duten agerian utzi dute. Arralde […]

Kategoriak
agit/prop

gaztesarea etenik gabe, aurrera doa gazte ahotsa

Gaztesareak bere bidean jarraitzen du, deialdiak, informazioa, twitter, facebook, sare sozialak mezua zabaltzen hedatzen ari dira. Lehen deialdi bat dago bariku honetarako, goizeko 10:30etan Bilboko Alde Zaharrean. Deialdi ireki eta zabala da. Sistema eta errepresioaren aurrean, ekin dezagun batera!

Kategoriak
hurrengo geltokia

Durangoko azokara Guardia zibilarekin

Euria ari zuen. Geltokian zain, Bilboko Atxuritik 12ak aldera abiatu zen trena Galdakaora heldu zenerako. 12:10 baino ez. Bagoira igo eta ezagun baten aurrean jezarri nintzen. Ez dakit inoiz elkarrekin berba eginda geunden, baina iepa aupa eta parean tokatu nintzaion. Lagun izoztua zekarren esku artean, eta irakurtzen ari zen. -Durangora? Bai hau eta bestea. Lasai […]

Kategoriak
agit/prop

Gora & behera

Lehen abisua jo dute Ordizian. Zelatan dabiltza. Sarean ere. Zer nork noiz non esaten dugun entzuten dute. Begira dabiltza. Asko dira, eta erne daude. Fiskaltza, polizia, audientziak, epaileak, komunikabideak alboan dituzte. Dena terrorismoa den garaiotan, adi egotea ez da aski. Idaztea, pentsatzea, jarrera adieraztea delitu bilakatu dute. Pentsamendu politiko kritikoa, jarrera militantea, desadostasuna agertzeko gai […]

Kategoriak
agit/prop

Astebete Ino barik, egunero Inogaz

Astea egin du dagoeneko Arrasateko alkateak espetxean. Egunero ari gara gogoratzen, egunero daukagu zerbait. Baina Ino eroan zutenetik, oraindik sinestu barik gaude guztiok gertatutakoaz. Arrasaten nabil egunero, Ino bera ezagutzeko parada izan dut. Andre atsegina, langile porrokatua, eta egun hauetan guztietan frogatu dudanez, oso maitatua gainera. Aste bete Ino barik, baina herrian kezka egunetik egunera […]