Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Adierazpen askatasunik gabe | Demokraziarik ez!

#arteaPabloHaselekin Raperoen, txiolari, kazetari eta kulturaren eta artearen ordezkarien kontrako jazarpena, etengabea bilakatzen ari da. Artista eta sortzaileak adierazpen askatasunaren eskubidea baliatu baizik ez du egiten bere lanean. Gauzak horrela, Espaniar Estatua da, abestien edukiengatik artista gehien errepresaliatu dituen herrialdeen zerrendako lehenengoa. Une honetan, Pablo Hasel kantariaren kartzelaratzearekin, Turkia edo Marokorekin parekatzen ari da, han […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi teknologia berriak

Gasteizko plazatik mundura

Asko idatzi esan adierazi zabaldu eta hedatu da Gasteizko herri harresiaren inguruan. Desobedientzia hedatzen ari den seinale. Arduraz jokatzen duen gazte mugimendua erditik kentzeko boterea lanean ari da, berak dakien moduan. Arduratsu erantzun zaio hemendik errepresioari, zigorrei eta kartzelari. Gasteizko irudiak mundu osoan hedatu diren bezala, badira gertuagotik irudi hoiek ez zabaltzeko lana hartu dutenak, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia teknologia berriak

Harriak, artaziak eta (gure) papera Komunikazioan

Kazetaritza ez da delitua, dio mezuak. Eta horrela irakurri dugu sarean, hedabideetan jaso, irratian entzun eta telebistaren baten ikusi. Iraitz Salegi gaztea epaituko dute maiatzean Madrilen, Gazte Danbadako irudiak eta albisteak Topatu.info bidez hedatzeagatik. Hedabideetako kazetarien sustengua Eta poztekoa da 400 atxikimendu baino gehiago batzea salaketa honetara. Garai berriak, akusazioaren larritasuna eta Adierazpen Askatasunaren aldeko […]

Kategoriak
agit/prop

zergatik adierazi?

Adieraztea eskubide delako. Sortzea naturala dugulako. Irudikatu nahi dugulako. Eskubidea dagokigulako. Gu geu garela esateko. Bagoaz, bagabiz, bagara….. Kalean, eskubideak aldarrikatzea bidezkoa delako. Inposaketaren aurrean, gure mezua areagotu beharra dagoelako. Koloreak estali ezin direlako. Aniztasunak aberasten gaituelako. Asko garelako. Esateko asko dugulako. Egiteko gehiago. Adierazi, sarean, kalean. Larunbatean. Edozein egunetan. Sarean ekimen partehartzaile bat abiatu […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Josune Ariztondoren begietara

Ondarroan egin duen triskantzak asetu ez, eta Kultura sailburu bezala ere, hasia zaigu andereñoa lezioak emoten. On Tomasen garairik ilunenetara itzulera egin du bizkaitarron diputazioak. Askok beharbada ez duzue gogoan izango, baina Anje Duhaldek orduko herriz herri jaialdi batean, torturaz hil berri zuten Gurutze Iantzi izan zuen gogoan kantu batean, Mallabian. Tomas Uribetxebarria orduko kultura […]

Kategoriak
agit/prop musika

Sorkun abeslariaren kantu berriak zentsuratuta

Ematen du ezetz, baina zentsurak oraindik gurean dirau. Gaztea deitzen diote, baina kontserbadore jokatzen du. Musikari buruzko irrati monografikotzat du bere burua, baina gazteenak anestesiatzeko moduko teknikak baliatzen ditu Ibarretxeren gobernuaren morrontzapean den irrati publikoak. Musikoak maiz kexu ageri dira, baina gero single guztiak, zoroan pare igortzen dizkiete. Kalitaterik ez du, musikaz gutxien dakitenak geratu […]

Kategoriak
agit/prop info 7

gaztesarea.net aurrera

Astearteroko mikrosaiora gaztesarea.net ekarri dut asteon, Madrileko Audientzia Nazionalera joan diren une berean gainera. Teknologia berriak, Internet hartzen ditugu hizpide. Eta hara non, Madrilerako bidea egin behar izan dute gazteen atari honetako arduradunek, zer eta Kaskagorri konpartsaren webgunea zerbitzarian ostatu hartuta izateagatik. Eta argazki hauek, delitu dira nonbait. Bilboko gazteak dira denak, kartzelan daudenak, Kaskagorri […]