Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

kontatu kontatzen dugu?

Gaurkoa ez da hitz jolasa. Baina hitz egiteko parada ematen du. Zer kontatzen dugu? Zenbat kontatzen dugu? Kontatzen ote dute gurekin? istorioa Twitter bidez arreta jartzen duzu ekitaldi batean. Eta etiketari erreparatu. Eta TL osoa mezuz betetzen hasten da. Kontaketa. Eta oharkabean konturatzen zara, erabiltzen duzun hizkuntzan, mintzo zaren horretan, idazten duzunean… ez duela inork […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

neurri ttikiagoan, smart blogetan

Horrela ei gabiltza. Laburrean, puntuari erantzuten, neurri ttikiagoetan. Sare sozialetako mezu laburrek, telefonoetatik heltzen zaizkigun albiste arinek, azkar irakurtzen diren berrietan murgiltzen gara orain. Sakontasuna zuloa da, zorigaitzez. Eta gure gogoetak azkar botatzen ditugulakoan… jarraitzen dugu gero mar marrean. Ez gaude kalaka edo eztabaida jantzietarako… eta hori da gero gure patua. Hona heldu bazara, jakizu […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Eskubide guztien aldeko kaleak

Atzo, Bilbon burura etorri zitzaidan lehen ideia irailaren 11koa izan zen. Egun horretan urduri eta temati jarri ziren guztiek, ea lasaiago egin duten lo. Manifestazioa egin egin behar zela ziotenek, ea manifestazio handiagoa -hagitzez luzeagoa eta jendetsuagoa gainera- egitearekin pozik diren. Urduri zeuden ere Ares, Rubalcaba eta ultraeskuindarrak ere, ez zuten asteon atsedenik hartuko. Irailaren […]

Kategoriak
agit/prop

zergatik adierazi?

Adieraztea eskubide delako. Sortzea naturala dugulako. Irudikatu nahi dugulako. Eskubidea dagokigulako. Gu geu garela esateko. Bagoaz, bagabiz, bagara….. Kalean, eskubideak aldarrikatzea bidezkoa delako. Inposaketaren aurrean, gure mezua areagotu beharra dagoelako. Koloreak estali ezin direlako. Aniztasunak aberasten gaituelako. Asko garelako. Esateko asko dugulako. Egiteko gehiago. Adierazi, sarean, kalean. Larunbatean. Edozein egunetan. Sarean ekimen partehartzaile bat abiatu […]