Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola. Zer gara gu? Nor gara gu? playlist bat etorkizunari kantatzeko.
ikerketa eta garapena.
irudimena eta gogoa.
i+g
Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola. Zer gara gu? Nor gara gu? playlist bat etorkizunari kantatzeko.
Komunikazioa. Komunitatea. Gure leihoek hori erakutsi digute. Krisi sakon honetan, leihoak eta balkoiak bilakatu dira komunikazioa eta harremanen ordezko. Nola gauden ikusteko, arnasa hartzeko, lagun eta auzokideekin hitz egiteko, eta munduari gure berri emateko. Leiho teknologiko bat ireki dugu, sarean. Komunikazioa lantzeko, teknologia berriak (bideoak, streaming-a, txatak, sare sozialak) baliatuko ditugu. Gorka Julio Teketen eta […]
#etxeangeratu eta bertsoaz gozatu Asteon bertsotan egiteko ere aukera baliatu dugu. Distantziak eta isolamendua ez dira oztopo. Whatsapp bidez ibili gara Larrabetzuko bertso eskolan, eta Hori Bai gaztetxean batzen garenean bezain ondo aritu gara. Pirinioko bertso eskolan berriz, distantzia edo lan kontuengatik hurbildu ezin dutenak ere elkartu gara. Esperientzia ona. Larrabetzuko bertso eskola Astelehenean hasi […]
10.000 lagun sarrerarekin. 800 boluntario txandak egiten. 30 musika talde solidario. Eta komunikazio proiektu sendo bat arriskuan. Elkartasunaren soinu banda deitu diote. Eta ez da gutxiagorako. Soinua, martxa, notak, jendea, publikoa, papera, sarea, argazkiak… mundu bat bildu zen Donostiako Elkartasun jaialdian, eta ez dugu erraz ahaztuko. 📢 https://t.co/kBRbJcCIkO 🎧 Elkartasunaren soinu banda 💻 Prentsa eta […]
Hala Bedi Gasteizen sortutako irrati librea da. Baina gaur egun, irrati bat baino askoz gehiago da Hala Bedi. Proiektu komunikatibo integral eta multimedia da, dudarik gabe. Sortu zenetik irrati librea erreferentzia izan da; ez soilik Gasteizko alde zaharrean eta inguruan, ez horixe. Arabako eskualde ezberdinetan laguntza taldeak eta antenak sortu eta jarri izan ditu. Tokian […]
Euskal blogak bultzatu eta hedatzeko helburua du manifestu txiki honek. Urteak dira blogak abiatu , eta bertan edukiak sortzen ditugula. Idatzi dugu hontaz eta hartaz. Eztabaidatu dugu. Ezagutu dugu. Ikasten saiatu gara. Garatu dugu eta sortu dugu. Berritu dugu eta ikertu dugu. Ondo pasatu dugu. Ez gara haserretu. Bloga bloga mariñela! euskal blogak bogan… barearen […]
Elkarrizketa politikoak atsegin ditut. Eta gaur egun, horrelako gutxi daude gurean. Sakontasuna, aktualitatea, ikuspegia, estrategia interesatzen zaizkit. Ernesto Laclauren bidez izan nuen emakume honen berri: Chantal Mouffe. Eta zenbait liburu eskuratu nituen Katakrak liburudendan, eta sarean beste batzuk. Eta handik eta hemendik Hegemonia edo Estrategia sozialista kontzeptuak neureganatzeari ekin diot aspaldi honetan. Ernest Laclau berriki […]
Urdin Baraiazarra artista hutsa da. Kitarjolea, alaia, aktiboa… baina bere etxeko tradizioari heldu eta eskusoinuak eskuz egiteko gai be bada, bere aitite zanak egiten zituenak modukoak. Baraiazarra soinu denda historikoa da Gernikan, eta bere aititite erregoitiarra trikitilaria zan. Soinu saltzaile eta afinatzaile aparta da Kepa ere, Urdinen aita. Eta aurten, Urdinek gaztetxean erakusketa bat egitea […]
Transmedia literacy nazioarteko mintegira hurbildu gara Euskal Herritik. Mundu osoko esperientziak, ikerlariak eta sortzaileak topatu ditugu Bartzelonan. Furgonetan egin dugu bidaia Galder eta biok, eta Transbideak ikerketa taldeko kideekin elkartu gara IN3 ikerketa gunean. Korrika aurkeztera eta hemen gehiago ikastera etorri dira. Ez da hasiera txarra, nazioartean murgiltzeko. #korrika like a non stop celebration korrika […]
Eta halako batean fisioterapeutak bizkarreko minaren zergaitiaz jakiteko, galderak egiten dizkizu. Bizitzaz. Lanaz. Erritmoaz… eta mina arindu beharrean kezka eragiten dizu. Bizkarretik burura. Gero hazurrak, eta bestelakoak bideratzen saiatzen da. Minak ekarriko du atsegina. Ekaitzak barea. Eta galderak zeure buruari. Kezkak irakuten du. Minak ere bai. Ezer ez da kasualitatea. Jezartzen zaren aulkiak, bileren edo […]