Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola. Zer gara gu? Nor gara gu? playlist bat etorkizunari kantatzeko.
Kultura. Hegomonia. Hizkuntza. Kultura. Musika.. Kirola. Zer gara gu? Nor gara gu? playlist bat etorkizunari kantatzeko.
Ardo ona gaur egun ardo txikia da, paisaiari eta inguruari lotutakoa [ELKARRIZKETA @iPatxi ] Ludger Mees, historialaria: «Ardo ona gaur egun ardo txikia da, paisaiari eta inguruari lotutakoa» https://t.co/voCJZCPBX1 pic.twitter.com/P0Irj304I1 — Gaur8 (@Gaur_8) July 13, 2019 Arratsaldea eman genuen elkarrekin Lantziegoko bodega berri baten. Berria eta berritzailea. Ludger Mees irakasleak “El Medoc Alaves” liburua plazaratu […]
Deustuko PREST! aldizkarian aspaldiko partez erreportajea idatzi dut. Lantalde berria eta gazteagoa du Deustualdeko aldizkariak. Bertako berriak, erreportajeak eta elkarrizketa zinez interesgarriak ditu orain ere. Eta aspalditxoan, hilero hilero jasotzen dugu etxean. Guk eta beste hainbat deustuarrek. Gure etxeko paisaian, elkarrizketetan, erropetan, animoetan… leku berezia du PREST!-ek. Hori asko da. Txorierri garagardoa hartu dugu hizpide […]
Asteburuan Miarritzen Lurrama burutu da. 2006ko udazkenetik antolatzen da Ipar Euskal Herriko laborantza sustengatu, erakutsi eta dastatzeko gune hau. Erakustazoka handia da Lurrama. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako laborariak, gazteak asko ezagutzeko parada ederra. Oraingoan ere milaka lagunek bisitatu eta bizi dute laborantza zuzenean. Bertatik bertara ezagutzea izaten da onena horrelakoetan, baina Iparraldearen Orena telebista […]
2005eko urtarrilean sortu zuen ELB sindikatak EHLG –Euskal Herriko Laborantza Ganbara-. Behe Nafarroako Ainizan du egoitza nagusia Laborantza Ganbarak, eta bertatik Lapurdi, Behe Nafarroa eta Xiberuako laborariekin elkarlanean laborantza iraunkorraren gune estrategikoa bilakatu da. Urteurrenaren karietara, urteroko bilkura bereziagoa izango da aurten. Besteak beste Kanaldude telebistak dokumental berezia prestatu du Laborantza Ganbararen egoitza nagusian eskaintzeko. […]
Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita izan du, horrelakoetan ia beti gertatu ohi den moduan. Mugarik Gabe erakundea eta EHNE Bizkaiaren arten antolatutako egitarau aberatsaren laburpen bilduma polita egiten du iraupen […]
Baserri Bizia Ikasturte bukaerako jaia antolatzen ari gara eskolan. Aurten ere, egun osoko egitarau aberatsarekin batera, bazkaria izango da eskola komunitatearen elkargune nagusia. Ikasle eta ikasle ohiek bazkalduko dute lehenengo, eta gero kalean eta patioan olgetan dauden bitartean, jantoki bete guraso batuko da, ezin menu ederragoa dastatzen. Urte guztiko asmo, gogo eta nekeen gailurra izaten […]
Edari zaharra da sagardoa, aspaldikoa. Baina halako egunetan, sargori danean batez ere, ondo sartzen dana. Eta atzo, Bizkaiko sagardogileek, aurten botilaratutako sagardoa aurkezten zuten Bilbon. Bilbon nintzen atzo, gora eta behera. Kale artetik, beroagaz ito beharrean, eta Kalderapekora joan nintzen. Bazkaltzeko asmotan. Freskuraren bila. Atzo eguerdian egin zuten deskortxea, eta trikitilari eta bertsolariekin, alde zaharrean […]