Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

#cityPlaza hotel okupatuan

Lehen kronika Greziatik| Primera crónica desde Grecia |  First chronicle from Greece eus es en | audio y texto en castellano (más abajo)  | further dow in english  Athenas Greziako hiriburura iritsi, eta bere kale zaharretan murgildu naiz. Aireportuan lur hartzean 8ºko tenperatura zegoela esan ziguten, eta euria edo zirimiria ari zuen. Metro urdinean Sintagma […]

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua Elikadura Burujabeta hurrengo geltokia larrabetzutik

Eskoletako jantokien ikasgaia

Baserri Bizia Ikasturte bukaerako jaia antolatzen ari gara eskolan. Aurten ere, egun osoko egitarau aberatsarekin batera, bazkaria izango da eskola komunitatearen elkargune nagusia. Ikasle eta ikasle ohiek bazkalduko dute lehenengo, eta gero kalean eta patioan olgetan dauden bitartean, jantoki bete guraso batuko da, ezin menu ederragoa dastatzen. Urte guztiko asmo, gogo eta nekeen gailurra izaten […]

Kategoriak
Elikadura burujabetza ikusi eta ikasi larrabetzutik

olgetan, lurra lantzen eta irakurtzen

Zer da ikastea, jolastea ez bada. Zer landu, jorratu, garatu… lurrarekin ez bada. Zer irakurri, erakutsi, bizitza bere ez bada. Olgetan hasi gara arrastian, eskola ondoko txinboetan, eta ostean belar eta lur artera joan gara, negutegian sartu eta atxurra eta ostantzeko tresnakaz lurra lantzen eta ezagutzen hasi gara. Handik txiri txiri liburutegira egin dogu. Jakintza […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik maitatasunetik

zelan jan…

Autogestioa ez da soilik gaztetxeen lema bat. Ez horixe. Autogestioa, autokudeaketa, ekonomikoki antolatzeko modua ere izan daiteke. Eta bada. Herrian, esperientzia aparta ari gara bizitzen, Eskolako jantokiaren kudeaketarekin. Herriko dendetan (harategia, okindegia, denda, arraindegia…), herriko ekoizleekin (arraultzak, baserriko produktuak…) Gurasoek kudeatutako jantokia eta sukaldea daukagu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak -EAko Tontxu Campos sailburu zela- sukaldariaren […]

Kategoriak
larrabetzutik

Herriko eskola eta Hori Bai auzolanean

herrigintza oinez ikasten da Herri giroaz berba asko egiten da. Giroa eta herrigintza zerutik eroriko balira lez. Giroa sortu egin behar da, saiatu, baldintzak bilatu, eragin, proposatu, egin, lagundu. Gurean aspaldion, giro itzela dabil. Ekimen ugari eta ezberdinak ari dira sortzen, eta sarritan ekimenok alboko indarrak ere baliatzen dituzte, aurrera egiteko. Herri bizia da gurea, […]

Kategoriak
larrabetzutik

Eztabaida sarean eta kalean

:::::::::::::::::::::::::::::::: :::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: :::::::::::::: ASANBLADA OROKORRA: martitzen iluntzean egindako asanbladan (oso jendetsua 100 inguru batzartuta) ahobatez onartu dira hainbat kontu, eta besteak beste orain arteko Jantoki ereduagaz jarraitzea. ::::::::::::::::::::::::::::: ;:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: :::::::::::::::::::::::::::::::::::: astelehenez idaztea zailagoa dalakoan. Herrian giroa gori gori dago. Eskolako jantokiko erabaki batek, pil pilean jarri du aktualitatea. Informazioa eta eztabaida. Eztabaidatu daiteke asanbladan, eskolako […]