Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus larrabetzutik maitatasunetik

Neska mutikoekin oinez egiteko ibilbide laburrak

Domekarekin, gure neska mutikoak kalera irtengo dira. Ordubete, asko jota kilometro baterainoko distantzian. Neurri berria da, beharrezkoa, eta kalera irten eta oinez ibiltzea be aukera bat izan daiteke. Horregatik, Larrabetzun errez egiteko zazpi ibilbidetxo prestatu ditugu eta sarean zabaldu. Egunero ibilbide ezberdin bat egiteko aukera eskainiz. Larrabetzuko zazpi ibilbide, egunero bat PDF moduan deskargatzeko aukera.

Kategoriak
agit/prop literatura maitatasunetik musika

Durango ugari

Aurrekoan lagun batek, Durangorako joan etorriak urteetara ekartzen zituen. Mende laurdena urteroko zitan. Eta gogoetan jarri ninduen. Noiztik? Eta txikitako oroitzapena datorkit. Ikastolatik autobusean, atentatua Erletxetan. Liburu eta diskoak. 80. harmakadako Andramari elizpeko diskoak eta estetika gogoan dut, Tijuan in Blue eta Potatoren diskoaren inguruan Soinuakoen estand hura, Kortaturen aizkolariaren posterrak, Hertzainaken kartel marroi handia, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia maitatasunetik su-etena | ceasefire | tregua

gure umeen irribarrea

Maiz egoten naiz pentsatzen, eta berriro pentsatzen jartzen naiz, non gauden eta nora goazen, zer den herri hau, zer izan gura duen…. eta zelan lortu daitekeen. Txikitatik amestu dugun hori, posible ote? Zelan gauzatu daiteke? Egingarria delako ibili gara honetan, gauzatu nahi dugulako, besteak beste… Eta horrelakoetan, behelainoak menperatzen du gure gogoeta guztia. Lainotu eta […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik maitatasunetik

zelan jan…

Autogestioa ez da soilik gaztetxeen lema bat. Ez horixe. Autogestioa, autokudeaketa, ekonomikoki antolatzeko modua ere izan daiteke. Eta bada. Herrian, esperientzia aparta ari gara bizitzen, Eskolako jantokiaren kudeaketarekin. Herriko dendetan (harategia, okindegia, denda, arraindegia…), herriko ekoizleekin (arraultzak, baserriko produktuak…) Gurasoek kudeatutako jantokia eta sukaldea daukagu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak -EAko Tontxu Campos sailburu zela- sukaldariaren […]

Kategoriak
maitatasunetik

Porrotxekin berbetan

Telefonoak jotzen du, iluntzean. Ez duzu zenbakia ezagutzen, baina ahotsa gertukoa zaizu. Ikusi duzulako telebistan, egon zarelako ekitaldiren batean, kantatu duzulako beragaz, barre egiteko gogoa pizten zaizu… Ohikoan baino serioago dator ordea, telefonoaren beste aldetik. Joxe Mari Agirretxe Porrotx da. Bloga irakurri duela, eta erantzun aurretik berba egin nahi duela. Hori da komunikazioa esan diot. […]

Kategoriak
agit/prop maitatasunetik

A gripea baino A eredua kaltegarriago omen

Ikasturtea hasi da gure eskoletan. Euskal Herriak bere eskola ekimenekoek, A gripearen txertoa jarri gura izan diote eskolari. A ereduaren kontrako medizina behar delakoan gurean. CelaA gripea izango da agian, Tontxu Camposek eta aurreko euskal erdiko Hezkuntza sailburuek osatu ez zutena. Kontua da, oraindik zenbait eskolatan A erdu malapartatu hori hor dagoela. Ez du euskalduntzen, […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi maitatasunetik teknologia berriak

Pirritx eta Mari Mototsek agurtu gaituzte sare sozialetan

kutxi kutxi Polita izan da play teklari eman eta Pirritxek facebook-erako beren beregi egindako bideoa ikustea. Pailazoek sare sozialetan ere, arrakastarako bidea urratzen dihardute…. umorea ez da faltako. Torkemadaren zentsoreak ere, laister izango dituzte atzetik. Euskal irria berriz, barre egiteko prest. Nagusi eta txiki, zahar eta gazte… katxiporreta.

Kategoriak
maitatasunetik

gurasoen kezka: sare sozialak

Ezagutzen duzue guraso.com? Arrasaten Txatxilipurdi elkarteak eta Goiena kooperatibak elkarrekin abiatu duten proiektua da.  Sareko proiektua da, baina ez da Internetera mugatuko. Hasieratik nabil beraien ondoan, eta batez be teknologia berrien gainean idazteko hurbildu naiz. Argazkiak.org | guraso.com atari parte hartzailea © cc-by-sa: gaztelumendi Hainbat kolaboratzaile dago, hamaika gairen inguruan. Kontua da mutilezko bakarra naizela. […]