Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Zutabe puntu kom

Aldaketa garaiak bizi dituzte hedabideek. Azkarrago batzuk, mantsoago besteek. Handiek zein txikiek. Lokalek, zein globalek. Ikusentzunezkoek eta paper hutsezkoek. Guztiek. Internet egoera berri honen paradigma da, baina baita irtenbidea ere. Interneten ondo moldatzea, klabea izango da paper, irrati, aldizkari, telebista eta gainontzekoentzat. Eta Goiena ur hoietan, ondo xamar dabilen hedabidea da. Papera, sarea, ikusentzunezkoak uztartzen […]

Kategoriak
musika

Japonen ere GOSE dira

6053 in japan Jateko modukoa dago beraien hirugarren disko gorria. Baltza lehenengo, zuria gero… eta gorria atara zaie azkena. Ardoa izan zitekeen, baina musika da. Jangarria hau. Eta esportatzeko modukoa. Innobasque bezalakoek, hobe lukete beraien korbatak eta berbajarioa eten, eta berrikuntza zer den, zuzenekoetan dastatzea. Mikel Clemente errealizadoreak, Japoneko kontzertuekin bideo interesgarri hau egin du. […]

Kategoriak
software librea

Ubuntu instalatzen

Software librea gura duzu zure ordenadorean? Microsoft bezalako multinazional itxi eta kutreak albo batera uzteko prest? Laguntza behar duzula? Argazkiak.org | Ubuntu Install party © cc-by-sa: gaztelumendi Ba install party batera hurbildu zaitez. Edonon, edozelan, edonoiz egin daiteke bat… guk lantokian antolatu dugu, baina beste edonork, edonon egin daiteke. izan libre, izan euskaldun!

Kategoriak
maitatasunetik

gurasoen kezka: sare sozialak

Ezagutzen duzue guraso.com? Arrasaten Txatxilipurdi elkarteak eta Goiena kooperatibak elkarrekin abiatu duten proiektua da.  Sareko proiektua da, baina ez da Internetera mugatuko. Hasieratik nabil beraien ondoan, eta batez be teknologia berrien gainean idazteko hurbildu naiz. Argazkiak.org | guraso.com atari parte hartzailea © cc-by-sa: gaztelumendi Hainbat kolaboratzaile dago, hamaika gairen inguruan. Kontua da mutilezko bakarra naizela. […]

Kategoriak
musika

Musika gida atsegina

Gaur aurkeztuko da Arrasateko Kultur Aten. Musika Gida. Hainbat musikari -klik egin eta irakurriko dituzu- bere gomendioak, bere garai bateko gustukoenak aipatzen. Arrasateko liburutegiak maiz plazaratzen ditu gidak. Poesiari buruz, liburuak, diskoak, filmeak. Hau monografikoa da musikaren gainean. Edizio zaindua, aholku estimatzekoak. Diseinu erakargarrian. Koloretsu musikalki. Aurkezpenean gainera, Anarik saio txiki bat eskainiko du. Deluxe. […]

Kategoriak
agit/prop

Ino libre

Bulegoan sartu, eta irratia piztu dena bat. Ordenadorea abiatzen. Arratsaldeko lauretako albistegia Euskadi Irratia. Informatiboak esaten zuena ezin sinetsi nuen. Bulegorako bidean, margoketa erraldoia ikusten dut egunero. Eta, benetan diotsuet, Ino ateratzen denean margoketa horrekin zer egin beharko litzatekeen pentsatzen egon naiz. -Ez da posible! halakorik. Albiste ona dudarik gabe. Laurak, bostak, seirak, zazpirak, zortzirak…. […]

Kategoriak
agit/prop

maitasuna kalean [grafittia Arrasaten]

Aurrerabolie.org gunean sartu eta maiatzaren 8ko bidekoa ikusi dut. Greba eguna izan zen Arrasaten, baina hala ere, lanik edo eskolarik ez izan arren, jendea ez zen besoak gurutzaturik geratu. Besarkada itzela jasoko zuen orduan, alkate duten Ino Galparsorok. Ume, guraso, gazte eta heldu Biteri plazan espraiekin maitasunezko herri margoketa bat -grafitti haundi bat- egiten. Musika […]

Kategoriak
agit/prop

Astebete Ino barik, egunero Inogaz

Astea egin du dagoeneko Arrasateko alkateak espetxean. Egunero ari gara gogoratzen, egunero daukagu zerbait. Baina Ino eroan zutenetik, oraindik sinestu barik gaude guztiok gertatutakoaz. Arrasaten nabil egunero, Ino bera ezagutzeko parada izan dut. Andre atsegina, langile porrokatua, eta egun hauetan guztietan frogatu dudanez, oso maitatua gainera. Aste bete Ino barik, baina herrian kezka egunetik egunera […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

m9 hauteskundeak

m7: ostirala, Arrasate zurrunbiloa modurik gordinenean nabarmendu da. ETAk PSEko zinegotzi izandako Isaias Carrasko hil du Arrasaten. Hauteskunde kanpainan zehar, ETAk beste bi ekintza apalago egin baditu ere (telebista antena eta errepetidoreen kontra Bilbon, Derioko PSOEren egoitzaren kontra) Arrasatekoan, modurik gogorrenean erasotu du. Kalean bertan, herritar bat akabatuz. Gogorra. Berriz ere, aurreko estrategiara jauzia. PSOEri […]

Kategoriak
agit/prop

Argi geratu da, ezta?

argazkia: ahtgelditu.org Nahiz Guardia Zibilaren kontrolak, nahiz Miren Azkarataren kriminalizazio eta desitxuraketa saiakerak, nahiz Jaurlaritzaren oztopo eta trabak, nahiz komunikabide nagusien izkutaketa eta desinformazioa… argazki hau luzaroan izango dugu gogoan. Arrasateko mobilizazioa, orain arteko handiena izan da Abiadura Handiko Trenaren kontrako burrukan. Abiapuntu berri bat, estabaida soziala galdegiteko, inposaketari aurre egiteko… eta gizarte mugimendu herritarra […]