Kategoriak
gaztelumendi.eus

Egoera larria Belgradon

Atenasetik lagun batzuk Belgradora jo dute aste honetan. Laguntza behar da han. Egoera larria da. Ehundaka errefuxiatu kalean botata. Ez jatekorik. Ez lo egiteko lekurik. Ez deus. Errefuxiatuak kale gorrian, neguan Lokal batzuk okupatzen saiatu dira. Ez dute argirik. Eta orain garrantzitsuena sukaldea montatu eta egunero jaten ematea da. Horretan ari dira. Horrela idazten digute […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi literatura

bart

… bukatu da afaria. Eta utzi diogu hitz egiteari. Kafea amaitzearekin batera, amaitu dira gaurkoz gaiordeneko puntuak. Dena ustez erabakita utzi dugu, eta posta zerrendan jarraituko dugu eztabaidatzen. Eta hobetzen. Eta kalean agurtu gara. Kale Nagusian alde batera egin dute batzuk, eta Musika plazarantza doan norabidean abiatu gara gu hirurok. Lasai asko, autoak hartu aurreko […]

Kategoriak
agit/prop

maitasuna kalean [grafittia Arrasaten]

Aurrerabolie.org gunean sartu eta maiatzaren 8ko bidekoa ikusi dut. Greba eguna izan zen Arrasaten, baina hala ere, lanik edo eskolarik ez izan arren, jendea ez zen besoak gurutzaturik geratu. Besarkada itzela jasoko zuen orduan, alkate duten Ino Galparsorok. Ume, guraso, gazte eta heldu Biteri plazan espraiekin maitasunezko herri margoketa bat -grafitti haundi bat- egiten. Musika […]